[itzul] Mal llamada neutralidad
Bittor Abarzuza
bittorbe a bildua gmail.com
Al, Urr 23, 16:57:36, CEST 2017
Labulbilduz honako hauel egokiago eta ulergarriagoak iruditzen zaizkit:
- Oker ulertutako neultraltasunaren izenean
- Oker izendatutako neultraltasunaren izenean
- Desegokiro izendatutako neutraltasunaren izenean
- *Era ezegokian esaniko neultraltasunaren izenean*
-
*Desegokiro esaten zaion neutraltasunaren izenean *
Esamoldearen eraketa errespetatuz, ez nuke "sasi-neultraltasuna" emanen,
zuzen zuzenean egiten baitio erreferentzia okerreko mezuari hitz bakarraren
bitartez, esanahi faltsuari; eta hori azpimarratzea ez dirudi egilearen
asmoak. Betiere zerbait faltsua edo era ezegokian izendatua salatzen
denean, esamoldeak, berez, hartu du bere bidea erdal hitzaldietan: "mal
llamada/o..."; guztion ahotan balego bezala. Alde horretatik, guztiok
esaten diote, baina ez da horrela idazlearen iritziz, hori azpirratu nahi
duena, ezezgokia baita bere aburuz. Zuzenean neultraltasun faltsuaz
mintzatzen denean, orduan, bai, sasi-neultraltasunaz mintza gintezke.
Bittor Abarzuza
Amaia Lasheras , ItzuL-en bidez<itzul a bildua postaria.com> igorleak hau idatzi
zuen (2017(e)ko urria 20 12:17):
> Kaixo,
>
> Nola emango zenukete hori?
> Testuingurua:
> En nombre de la mal llamada neutralidad, no se responde expresamente a las
> necesidades de...
>
> Eskerrik asko.
>
> Amaia
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20171023/5ac06cc5/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago