[itzul] Mal llamada neutralidad
Xabier Aristegieta
allurritza a bildua gmail.com
Or, Urr 20, 13:39:18, CEST 2017
Nik ulertzen dudan moduan, "en nombre de la mal llamada neutralidad, se
hace/no se hace..." esaten denean, esan nahi da:
1.- Kasuko egite/ez-egitea "neutraltasun" kontzeptua aldarrikatuz gauzatzen
duela egile/ez-egileak.
2.- Eta, gainera, kontzeptu hori oker aldarrikatua dagoela, esatariaren
iritziz.
Hori horrela, nire ustez ez da zuzena "Sasineutraltasunaren izenean"
euskaratzea: egileak/ez-egileak ez du "sasineutraltasunaren izenean"
aldarrikatzen, baizik eta, berriro diot, "neutraltasunaren izenean".
Aldarrikapen hori okerrekoa bada ere, esatariaren hitzetan.
Horregatik, nire ustez Koldok du arrazoia, proposatzen dituen parentesiak
kenduz gero. Asier ere bide horretatik doa, baina "batzuek neutraltasuna
esaten diotenaren" horrek ez du adierazten esatariaren iritziz "oker"
esaten dutela.
Nik proposatuko nukeena hauxe da, atrebentzia pixka batekin:
"neutraltasunaren gaitzizenean, ez zaie erantzuten...". Jakina:
horretarako, eta orokorrean ere, uste dut komenigarria litzatekeela
"gaitzizen" izenari bere esanahi literala soilik ematea, eta ez, baita ere,
"goitizen" esanahia.
Xabier Aristegieta
LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER<larrinaga_asier a bildua eitb.eus> igorleak hau idatzi
zuen (2017(e)ko urria 20 13:12):
>
>
> Nik honela ipiniko nuke:
>
>
>
> «Batzuek neutraltasuna esaten diotenare izenean…».
>
>
>
> Asier Larrinaga Larrazabal
>
>
>
>
>
> *From:* Amaia Lasheras , ItzuL-en bidez [mailto:itzul a bildua postaria.com]
> *Sent:* viernes, 20 de octubre de 2017 12:17
> *To:* ItzuL
> *Cc:* Amaia Lasheras
> *Subject:* [itzul] Mal llamada neutralidad
>
>
>
> Kaixo,
>
>
>
> Nola emango zenukete hori?
>
> Testuingurua:
>
> En nombre de la mal llamada neutralidad, no se responde expresamente a las
> necesidades de...
>
>
>
> Eskerrik asko.
>
>
>
> Amaia
> <http://www.eitb.eus/link-banner-email-ezkerra/>
> <http://www.eitb.eus/link-banner-email-eskuma/>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20171020/ea1590c2/attachment-0001.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago