[itzul] Mal llamada neutralidad
LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER
larrinaga_asier a bildua eitb.eus
Al, Urr 23, 10:02:56, CEST 2017
Bat nator Xabierren gogoetarekin, baina ez irtenbidearekin.
Aurrekoan proposatu nuenaren ildotik, honela esango nuke:
«Batzuek desegokiro neutraltasuna esaten diotenaren izenean...».
Asier Larrinaga Larrazabal
From: Xabier Aristegieta [mailto:allurritza a bildua gmail.com]
Sent: viernes, 20 de octubre de 2017 13:39
To: ItzuL
Subject: Re: [itzul] Mal llamada neutralidad
Nik ulertzen dudan moduan, "en nombre de la mal llamada neutralidad, se hace/no se hace..." esaten denean, esan nahi da:
1.- Kasuko egite/ez-egitea "neutraltasun" kontzeptua aldarrikatuz gauzatzen duela egile/ez-egileak.
2.- Eta, gainera, kontzeptu hori oker aldarrikatua dagoela, esatariaren iritziz.
Hori horrela, nire ustez ez da zuzena "Sasineutraltasunaren izenean" euskaratzea: egileak/ez-egileak ez du "sasineutraltasunaren izenean" aldarrikatzen, baizik eta, berriro diot, "neutraltasunaren izenean". Aldarrikapen hori okerrekoa bada ere, esatariaren hitzetan.
Horregatik, nire ustez Koldok du arrazoia, proposatzen dituen parentesiak kenduz gero. Asier ere bide horretatik doa, baina "batzuek neutraltasuna esaten diotenaren" horrek ez du adierazten esatariaren iritziz "oker" esaten dutela.
Nik proposatuko nukeena hauxe da, atrebentzia pixka batekin: "neutraltasunaren gaitzizenean, ez zaie erantzuten...". Jakina: horretarako, eta orokorrean ere, uste dut komenigarria litzatekeela "gaitzizen" izenari bere esanahi literala soilik ematea, eta ez, baita ere, "goitizen" esanahia.
Xabier Aristegieta
LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER<larrinaga_asier a bildua eitb.eus<mailto:larrinaga_asier a bildua eitb.eus>> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko urria 20 13:12):
Nik honela ipiniko nuke:
«Batzuek neutraltasuna esaten diotenare izenean…».
Asier Larrinaga Larrazabal
From: Amaia Lasheras , ItzuL-en bidez [mailto:itzul a bildua postaria.com<mailto:itzul a bildua postaria.com>]
Sent: viernes, 20 de octubre de 2017 12:17
To: ItzuL
Cc: Amaia Lasheras
Subject: [itzul] Mal llamada neutralidad
Kaixo,
Nola emango zenukete hori?
Testuingurua:
En nombre de la mal llamada neutralidad, no se responde expresamente a las necesidades de...
Eskerrik asko.
Amaia
[http://www.eitb.eus/multimedia/banner_emails/banner_emails_ezkerra.jpg]<http://www.eitb.eus/link-banner-email-ezkerra/>
[http://www.eitb.eus/multimedia/banner_emails/banner_emails_eskuma.jpg]<http://www.eitb.eus/link-banner-email-eskuma/>
<http://www.eitb.eus/link-banner-email-ezkerra/>
<http://www.eitb.eus/link-banner-email-eskuma/>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20171023/4f47e402/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago