[itzul] Mal llamada neutralidad

Iñaki Lopez de Luzuriaga inaki.luzuriaga a bildua gmail.com
Al, Urr 23, 11:01:07, CEST 2017


Testua nolakoa den, "ust(el)ezko neutraltasunaren izenean" jar daiteke

Iñaki

2017-10-23 10:02 GMT+02:00 LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER <
larrinaga_asier a bildua eitb.eus>:

>
>
> Bat nator Xabierren gogoetarekin, baina ez irtenbidearekin.
>
>
>
> Aurrekoan proposatu nuenaren ildotik, honela esango nuke:
>
>
>
>                 «Batzuek desegokiro neutraltasuna esaten diotenaren
> izenean...».
>
>
>
>
>
> Asier Larrinaga Larrazabal
>
>
>
>
>
> *From:* Xabier Aristegieta [mailto:allurritza a bildua gmail.com]
> *Sent:* viernes, 20 de octubre de 2017 13:39
> *To:* ItzuL
> *Subject:* Re: [itzul] Mal llamada neutralidad
>
>
>
> Nik ulertzen dudan moduan, "en nombre de la mal llamada neutralidad, se
> hace/no se hace..." esaten denean, esan nahi da:
>
>
>
> 1.- Kasuko egite/ez-egitea "neutraltasun" kontzeptua aldarrikatuz
> gauzatzen duela egile/ez-egileak.
>
> 2.- Eta, gainera, kontzeptu hori oker aldarrikatua dagoela, esatariaren
> iritziz.
>
>
>
> Hori horrela, nire ustez ez da zuzena "Sasineutraltasunaren izenean"
> euskaratzea: egileak/ez-egileak ez du "sasineutraltasunaren izenean"
> aldarrikatzen, baizik eta, berriro diot, "neutraltasunaren izenean".
> Aldarrikapen hori okerrekoa bada ere, esatariaren hitzetan.
>
>
>
> Horregatik, nire ustez Koldok du arrazoia, proposatzen dituen parentesiak
> kenduz gero. Asier ere bide horretatik doa, baina "batzuek neutraltasuna
> esaten diotenaren" horrek ez du adierazten esatariaren iritziz "oker"
> esaten dutela.
>
>
>
> Nik proposatuko nukeena hauxe da, atrebentzia pixka batekin:
> "neutraltasunaren gaitzizenean, ez zaie erantzuten...". Jakina:
> horretarako, eta orokorrean ere, uste dut komenigarria litzatekeela
> "gaitzizen" izenari bere esanahi literala soilik ematea, eta ez, baita ere,
> "goitizen" esanahia.
>
>
>
> Xabier Aristegieta
>
>
>
> LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER<larrinaga_asier a bildua eitb.eus> igorleak hau idatzi
> zuen (2017(e)ko urria 20 13:12):
>
>
>
> Nik honela ipiniko nuke:
>
>
>
>                 «Batzuek neutraltasuna esaten diotenare izenean…».
>
>
>
> Asier Larrinaga Larrazabal
>
>
>
>
>
> *From:* Amaia Lasheras , ItzuL-en bidez [mailto:itzul a bildua postaria.com]
> *Sent:* viernes, 20 de octubre de 2017 12:17
> *To:* ItzuL
> *Cc:* Amaia Lasheras
> *Subject:* [itzul] Mal llamada neutralidad
>
>
>
> Kaixo,
>
>
>
> Nola emango zenukete hori?
>
> Testuingurua:
>
> En nombre de la mal llamada neutralidad, no se responde expresamente a las
> necesidades de...
>
>
>
> Eskerrik asko.
>
>
>
> Amaia
>
>
>
> <http://www.eitb.eus/link-banner-email-ezkerra/>
>
> <http://www.eitb.eus/link-banner-email-eskuma/>
>
>
>
>
>   <http://www.eitb.eus/link-banner-email-ezkerra/>
> <http://www.eitb.eus/link-banner-email-eskuma/>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20171023/7e495249/attachment-0001.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago