[itzul] pozikago

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
Or, Urr 27, 18:02:13, CEST 2017


Juan, jaso dituzun adibide horietan, esango nuke "zutago" horiek ez direla
"zutik+ago"ren emaitza, baizik eta "zut (adjektiboa, osagarri
predikatiboa)+ago" ren emaitza.

Eta "zut+ago=zutago" ez du inork eztabaidatzen, "poz+ago=pozago"
eztabaidatzen ez den bezala.
"Zutik+ago", "pozik+ago": hori da kontua.

Xabier Aristegieta

Juan Garzia Garmendia<juangarzia a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
(2017(e)ko urria 27 17:50):

> Bai, kasu bera da:
>
>
> OEH
>
>  Gizon zutagorik ote da erri guztian? (G)" A.
>
> (Uso pred.). Arkaitz buruan arrenka nago, / betorkidala sua... zutago.
> Loram 83. Gallurrera igoa dugu Iguzkia, / nondik yaurtiko zutago gezia.
> "Más a plomo".
>
> Xabier Aristegieta<allurritza a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
> (2017(e)ko urria 27 09:25):
>
> Uste dut "zutikago"ren kasu bera dela "pozikago". Hona "zutikago":
>>
>>
>>    - 1937ko apirilaren 28ko *Eguna *egunkarian:
>>
>> "*Gernika, euzkotarren uri maitea, birrindu nai izan dabe zearo*
>>
>> Aritza zutik gelditu da, ordea, ondamendi orretan. Zutikago euzkotarren
>> gogoa, baina."
>>
>>
>>
>>    - Eusebio Erkiaga, *Araibar zalduna*:
>>
>> Neskatxak, oiñak eta gorputza eta burua zutikago jarriaz, ikusmenarekin,
>> begiekin dei egin nai zion.
>>
>> Xabier Aristegieta
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>> Juan Garzia Garmendia<juangarzia a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
>> (2017(e)ko urria 27 17:01):
>>
>>
>>> *2.* (Dv), boz (Dv), botxa (BN-mix, S ap. A), boxa (L-ain ap. A).
>>> (Adj.). Alegre. "En France on n'emploie ce mot que comme adjectif: gizon
>>> boza, homme gai. Le guipuscoan s'en sert comme de substantif et
>>> d'adjectif" Dv. "Afable, cariñoso. Emazte boxa (L-ain), emazte botxa
>>> (BN, S), mujer de carácter alegre" A. "Zer gizon boza!" Lander (ap. DRA).
>>> Aire boz batekin. Birjin 100. Non dira zugaz igaro nituan egun ta urte
>>> pozak, zugaz euki nituan berba gozoak, gozotasunak ta laguntza maitea? Añ
>>> NekeA 261s. Zapataiñaren lenguaia phoz eta naturala. Gy 80. Ongi
>>> ethorri bozena egin zaukun. Prop 1898, 12 (ap. DRA; la ref. es
>>> incorrecta). Onenbestez Esau bere etxera Seir-era itzuli zan, anaiari
>>> itz poz eta atsegingarrienak emanik. Lard 44. Gomute poz eta
>>> atsegingarriek benetan. Akes Ipiñ 22.
>>>
>>> *3.* (Ht VocGr 366, Añ), boz (Ht VocGr 342, Dv), botz. (Uso pred.). (Estar,
>>> etc.) contento, alegre. v. pozik. Tr. Documentado en todas las épocas y
>>> dialectos. La forma meridional es poz. Al Norte hay botz en los autores
>>> suletinos y en Joannateguy, y boz en los demás. Boz naiz, bada,
>>> Estebenen eta Fortunaten eta Achaicoren ethorteaz. Lç 1 Cor 16, 17 (He boztua
>>> naiz, TB bozkariotzen naiz, Dv bozten naiz, Ol, BiblE pozik nago). Boz
>>> eta pagurik zuen / akhabatu bizia, / zeren ikhusi baitzuen / prometatu Mesia.
>>> EZ Noel 81. Ahoa debilano sabela botz. O Pr 13. Amudio duena bethi da
>>> boz. Ch III 5, 4 (Ip botz da, SP allegeraki dabilla, Mst boztariuan
>>> dabila, Ol pozez dabil). Bateti ene biotza poz da, besteti dabil ikara.
>>> Acto 356. Aiñ da poz nere gogoa / zein da ezdakit zer egin. GavS 17. Beren
>>> hondikariak dereielakoz manhatü bethi botz behar ziradiala izan. Egiat
>>> 232. Ikusiko dozube, zein poz izango zarian erijotzako orduban. Mg CO 225.
>>> Ez dira berak egiaz beñere poz eta kontentu. AA III 301. Untsa
>>> barazkaltüren nintzala nintzan botz, / khümitatzalia aberats nilakotz.
>>> Etch 320. Baña Dabiden biotza poz etzan, bizirik irtenda ere. Lard 173. Len
>>> Kondesa hilltzeko añ poz, estu ta larri uan, ta orañ hill degulakoan
>>> amorratzen zeagok. Arr GB 40. Sartu zen adiskide batzuen arterat joan
>>> balitz bezein ezti eta botz. Jnn SBi 158. Burrukak ta eskolea / itxi
>>> nebazan poz, / dantzea euren lekuan / artuteko gogoz. Azc PB 340. Nor
>>> bere ondasunakaz / poz bizi izatea. Ib. 24.
>>>
>>> (s. XX). Eu baizen poz gaittuk gu, Martin, eure zorionaz. Echta Jos
>>> 134. Umeak gozotegira baño pozago. Ag G 81. Mutikoak pozik, bera pozago.
>>> A Ardi 138s. Txoriak eta baztarrak poz. Mok 3. Ori dala-ta gagoz /
>>> guztiz alai ta poz. Enb 126. Ote da besotakorik / aiek bezin poz
>>> dagonik? Or Eus 185. Irri bat bezein arin eta boz, zabaldu nahiz
>>> lurrera / zorionaren gozoa. Iratz 72. Badakit nondik dagon poz. Or
>>> Aitork 411. Biak pozik, zein baiño zein pozago! Bilbao IpuiB 200. Norbere
>>> kabitik urbil ibilten diralako txoriak pozen. Erkiag Arran 28. Animaren
>>> leloa, Jainkoa siñismenez ezagutzeaz poz dalako. "Se huelga de conocer
>>> a Dios". Gazt MusIx 219. --Poz da eguna-- / Izarrez josiko da / gabaz
>>> illuna. NEtx LBB 215. Egun guztian fabrika barruan baiño pozago ta
>>> zoriontsuago bizi izan zan umientzako kontuak idazten. Alzola Atalak
>>> 88. Abendoa heze eta hotz, etxeko nausia udan botz. EZBB I 23. Danok
>>> pozik suberte onegaz, eta neu pozen. Gerrika 161.
>>>
>>> v. tbn. DurPl 84. AB AmaE 112. EZBB I 44. Urruz Urz 63. Jaukol Biozk
>>> 28. Ldi BB 46. BEnb NereA 181. Etxba Ibilt 490. TxGarm BordaB 55. Botz:
>>> Arch Fab 181. Boz: Mih 78. Dh 191. Arb Igand 149. Ox 31.
>>>
>>>
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20171027/36ed57b6/attachment-0001.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago