[itzul] pozikago
Juan Garzia Garmendia
juangarzia a bildua gmail.com
Or, Urr 27, 18:29:11, CEST 2017
Jakina, horregatik diot kasu bera direla oinarrian dauden "poz" eta "zut"
adjektiboak. Eta, bai, analogiazko sortuak direla "pozikago" eta "zutikago"
modernoak.
Izan ere, azpiko adjektibo horien sentipena galdu denean, "gogotik(ago)"
bezala tratatu dira, hots, adberbio gisa, eta [ez adjektibo+-(r)ik]
egituratzat.
Badaezpada, "gogotik" ere "gogotsu(ki)"ren esanahira etorria da adberbio
modura erabiltzen denean, formak (NONDIK) zuzenean adierazten duenetik
aldendurik (gogo-tik).
Xabier Aristegieta<allurritza a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
(2017(e)ko urria 27 10:02):
> Juan, jaso dituzun adibide horietan, esango nuke "zutago" horiek ez direla
> "zutik+ago"ren emaitza, baizik eta "zut (adjektiboa, osagarri
> predikatiboa)+ago" ren emaitza.
>
> Eta "zut+ago=zutago" ez du inork eztabaidatzen, "poz+ago=pozago"
> eztabaidatzen ez den bezala.
> "Zutik+ago", "pozik+ago": hori da kontua.
>
> Xabier Aristegieta
>
> Juan Garzia Garmendia<juangarzia a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
> (2017(e)ko urria 27 17:50):
>
> Bai, kasu bera da:
>>
>>
>> OEH
>>
>> Gizon zutagorik ote da erri guztian? (G)" A.
>>
>> (Uso pred.). Arkaitz buruan arrenka nago, / betorkidala sua... zutago.
>> Loram 83. Gallurrera igoa dugu Iguzkia, / nondik yaurtiko zutago gezia.
>> "Más a plomo".
>>
>> Xabier Aristegieta<allurritza a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
>> (2017(e)ko urria 27 09:25):
>>
>> Uste dut "zutikago"ren kasu bera dela "pozikago". Hona "zutikago":
>>>
>>>
>>> - 1937ko apirilaren 28ko *Eguna *egunkarian:
>>>
>>> "*Gernika, euzkotarren uri maitea, birrindu nai izan dabe zearo*
>>>
>>> Aritza zutik gelditu da, ordea, ondamendi orretan. Zutikago euzkotarren
>>> gogoa, baina."
>>>
>>>
>>>
>>> - Eusebio Erkiaga, *Araibar zalduna*:
>>>
>>> Neskatxak, oiñak eta gorputza eta burua zutikago jarriaz, ikusmenarekin,
>>> begiekin dei egin nai zion.
>>>
>>> Xabier Aristegieta
>>>
>>>
>>>
>>>
>>>
>>>
>>>
>>> Juan Garzia Garmendia<juangarzia a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
>>> (2017(e)ko urria 27 17:01):
>>>
>>>
>>>> *2.* (Dv), boz (Dv), botxa (BN-mix, S ap. A), boxa (L-ain ap. A).
>>>> (Adj.). Alegre. "En France on n'emploie ce mot que comme adjectif: gizon
>>>> boza, homme gai. Le guipuscoan s'en sert comme de substantif et
>>>> d'adjectif" Dv. "Afable, cariñoso. Emazte boxa (L-ain), emazte botxa
>>>> (BN, S), mujer de carácter alegre" A. "Zer gizon boza!" Lander (ap. DRA).
>>>> Aire boz batekin. Birjin 100. Non dira zugaz igaro nituan egun ta urte
>>>> pozak, zugaz euki nituan berba gozoak, gozotasunak ta laguntza maitea? Añ
>>>> NekeA 261s. Zapataiñaren lenguaia phoz eta naturala. Gy 80. Ongi
>>>> ethorri bozena egin zaukun. Prop 1898, 12 (ap. DRA; la ref. es
>>>> incorrecta). Onenbestez Esau bere etxera Seir-era itzuli zan, anaiari
>>>> itz poz eta atsegingarrienak emanik. Lard 44. Gomute poz eta
>>>> atsegingarriek benetan. Akes Ipiñ 22.
>>>>
>>>> *3.* (Ht VocGr 366, Añ), boz (Ht VocGr 342, Dv), botz. (Uso pred.). (Estar,
>>>> etc.) contento, alegre. v. pozik. Tr. Documentado en todas las épocas
>>>> y dialectos. La forma meridional es poz. Al Norte hay botz en los
>>>> autores suletinos y en Joannateguy, y boz en los demás. Boz naiz,
>>>> bada, Estebenen eta Fortunaten eta Achaicoren ethorteaz. Lç 1 Cor 16,
>>>> 17 (He boztua naiz, TB bozkariotzen naiz, Dv bozten naiz, Ol, BiblE pozik
>>>> nago). Boz eta pagurik zuen / akhabatu bizia, / zeren ikhusi baitzuen
>>>> / prometatu Mesia. EZ Noel 81. Ahoa debilano sabela botz. O Pr 13. Amudio
>>>> duena bethi da boz. Ch III 5, 4 (Ip botz da, SP allegeraki dabilla, Mst
>>>> boztariuan dabila, Ol pozez dabil). Bateti ene biotza poz da, besteti
>>>> dabil ikara. Acto 356. Aiñ da poz nere gogoa / zein da ezdakit zer egin.
>>>> GavS 17. Beren hondikariak dereielakoz manhatü bethi botz behar
>>>> ziradiala izan. Egiat 232. Ikusiko dozube, zein poz izango zarian
>>>> erijotzako orduban. Mg CO 225. Ez dira berak egiaz beñere poz eta
>>>> kontentu. AA III 301. Untsa barazkaltüren nintzala nintzan botz, /
>>>> khümitatzalia aberats nilakotz. Etch 320. Baña Dabiden biotza poz
>>>> etzan, bizirik irtenda ere. Lard 173. Len Kondesa hilltzeko añ poz,
>>>> estu ta larri uan, ta orañ hill degulakoan amorratzen zeagok. Arr GB
>>>> 40. Sartu zen adiskide batzuen arterat joan balitz bezein ezti eta botz.
>>>> Jnn SBi 158. Burrukak ta eskolea / itxi nebazan poz, / dantzea euren
>>>> lekuan / artuteko gogoz. Azc PB 340. Nor bere ondasunakaz / poz bizi
>>>> izatea. Ib. 24.
>>>>
>>>> (s. XX). Eu baizen poz gaittuk gu, Martin, eure zorionaz. Echta Jos
>>>> 134. Umeak gozotegira baño pozago. Ag G 81. Mutikoak pozik, bera pozago.
>>>> A Ardi 138s. Txoriak eta baztarrak poz. Mok 3. Ori dala-ta gagoz /
>>>> guztiz alai ta poz. Enb 126. Ote da besotakorik / aiek bezin poz
>>>> dagonik? Or Eus 185. Irri bat bezein arin eta boz, zabaldu nahiz
>>>> lurrera / zorionaren gozoa. Iratz 72. Badakit nondik dagon poz. Or
>>>> Aitork 411. Biak pozik, zein baiño zein pozago! Bilbao IpuiB 200. Norbere
>>>> kabitik urbil ibilten diralako txoriak pozen. Erkiag Arran 28. Animaren
>>>> leloa, Jainkoa siñismenez ezagutzeaz poz dalako. "Se huelga de conocer
>>>> a Dios". Gazt MusIx 219. --Poz da eguna-- / Izarrez josiko da / gabaz
>>>> illuna. NEtx LBB 215. Egun guztian fabrika barruan baiño pozago ta
>>>> zoriontsuago bizi izan zan umientzako kontuak idazten. Alzola Atalak
>>>> 88. Abendoa heze eta hotz, etxeko nausia udan botz. EZBB I 23. Danok
>>>> pozik suberte onegaz, eta neu pozen. Gerrika 161.
>>>>
>>>> v. tbn. DurPl 84. AB AmaE 112. EZBB I 44. Urruz Urz 63. Jaukol Biozk
>>>> 28. Ldi BB 46. BEnb NereA 181. Etxba Ibilt 490. TxGarm BordaB 55. Botz:
>>>> Arch Fab 181. Boz: Mih 78. Dh 191. Arb Igand 149. Ox 31.
>>>>
>>>>
>>>
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20171027/63fef9af/attachment-0001.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago