[itzul] pozikago

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
Or, Urr 27, 18:37:09, CEST 2017


Beste adibide bat "poliki"rena dateke: konparatiboan, ez dugu esaten
"politagoki", baizik eta "polikiago".

Xabier Aristegieta

Juan Garzia Garmendia<juangarzia a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
(2017(e)ko urria 27 18:29):

> Jakina, horregatik diot kasu bera direla oinarrian dauden "poz" eta "zut"
> adjektiboak. Eta, bai, analogiazko sortuak direla "pozikago" eta "zutikago"
> modernoak.
>
> Izan ere, azpiko adjektibo horien sentipena galdu denean, "gogotik(ago)"
> bezala tratatu dira, hots, adberbio gisa, eta [ez adjektibo+-(r)ik]
> egituratzat.
>
> Badaezpada, "gogotik" ere "gogotsu(ki)"ren esanahira etorria da adberbio
> modura erabiltzen denean, formak (NONDIK) zuzenean adierazten duenetik
> aldendurik (gogo-tik).
>
> Xabier Aristegieta<allurritza a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
> (2017(e)ko urria 27 10:02):
>
> Juan, jaso dituzun adibide horietan, esango nuke "zutago" horiek ez direla
>> "zutik+ago"ren emaitza, baizik eta "zut (adjektiboa, osagarri
>> predikatiboa)+ago" ren emaitza.
>>
>> Eta "zut+ago=zutago" ez du inork eztabaidatzen, "poz+ago=pozago"
>> eztabaidatzen ez den bezala.
>> "Zutik+ago", "pozik+ago": hori da kontua.
>>
>> Xabier Aristegieta
>>
>> Juan Garzia Garmendia<juangarzia a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
>> (2017(e)ko urria 27 17:50):
>>
>> Bai, kasu bera da:
>>>
>>>
>>> OEH
>>>
>>>  Gizon zutagorik ote da erri guztian? (G)" A.
>>>
>>> (Uso pred.). Arkaitz buruan arrenka nago, / betorkidala sua... zutago.
>>> Loram 83. Gallurrera igoa dugu Iguzkia, / nondik yaurtiko zutago gezia.
>>> "Más a plomo".
>>>
>>> Xabier Aristegieta<allurritza a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
>>> (2017(e)ko urria 27 09:25):
>>>
>>> Uste dut "zutikago"ren kasu bera dela "pozikago". Hona "zutikago":
>>>>
>>>>
>>>>    - 1937ko apirilaren 28ko *Eguna *egunkarian:
>>>>
>>>> "*Gernika, euzkotarren uri maitea, birrindu nai izan dabe zearo*
>>>>
>>>> Aritza zutik gelditu da, ordea, ondamendi orretan. Zutikago euzkotarren
>>>> gogoa, baina."
>>>>
>>>>
>>>>
>>>>    - Eusebio Erkiaga, *Araibar zalduna*:
>>>>
>>>> Neskatxak, oiñak eta gorputza eta burua zutikago jarriaz,
>>>> ikusmenarekin, begiekin dei egin nai zion.
>>>>
>>>> Xabier Aristegieta
>>>>
>>>>
>>>>
>>>>
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> Juan Garzia Garmendia<juangarzia a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
>>>> (2017(e)ko urria 27 17:01):
>>>>
>>>>
>>>>> *2.* (Dv), boz (Dv), botxa (BN-mix, S ap. A), boxa (L-ain ap. A).
>>>>> (Adj.). Alegre. "En France on n'emploie ce mot que comme adjectif: gizon
>>>>> boza, homme gai. Le guipuscoan s'en sert comme de substantif et
>>>>> d'adjectif" Dv. "Afable, cariñoso. Emazte boxa (L-ain), emazte botxa
>>>>> (BN, S), mujer de carácter alegre" A. "Zer gizon boza!" Lander (ap.
>>>>> DRA). Aire boz batekin. Birjin 100. Non dira zugaz igaro nituan egun
>>>>> ta urte pozak, zugaz euki nituan berba gozoak, gozotasunak ta laguntza
>>>>> maitea? Añ NekeA 261s. Zapataiñaren lenguaia phoz eta naturala. Gy
>>>>> 80. Ongi ethorri bozena egin zaukun. Prop 1898, 12 (ap. DRA; la ref.
>>>>> es incorrecta). Onenbestez Esau bere etxera Seir-era itzuli zan,
>>>>> anaiari itz poz eta atsegingarrienak emanik. Lard 44. Gomute poz eta
>>>>> atsegingarriek benetan. Akes Ipiñ 22.
>>>>>
>>>>> *3.* (Ht VocGr 366, Añ), boz (Ht VocGr 342, Dv), botz. (Uso pred.). (Estar,
>>>>> etc.) contento, alegre. v. pozik. Tr. Documentado en todas las épocas
>>>>> y dialectos. La forma meridional es poz. Al Norte hay botz en los
>>>>> autores suletinos y en Joannateguy, y boz en los demás. Boz naiz,
>>>>> bada, Estebenen eta Fortunaten eta Achaicoren ethorteaz. Lç 1 Cor 16,
>>>>> 17 (He boztua naiz, TB bozkariotzen naiz, Dv bozten naiz, Ol, BiblE pozik
>>>>> nago). Boz eta pagurik zuen / akhabatu bizia, / zeren ikhusi baitzuen
>>>>> / prometatu Mesia. EZ Noel 81. Ahoa debilano sabela botz. O Pr 13. Amudio
>>>>> duena bethi da boz. Ch III 5, 4 (Ip botz da, SP allegeraki dabilla, Mst
>>>>> boztariuan dabila, Ol pozez dabil). Bateti ene biotza poz da, besteti
>>>>> dabil ikara. Acto 356. Aiñ da poz nere gogoa / zein da ezdakit zer
>>>>> egin. GavS 17. Beren hondikariak dereielakoz manhatü bethi botz behar
>>>>> ziradiala izan. Egiat 232. Ikusiko dozube, zein poz izango zarian
>>>>> erijotzako orduban. Mg CO 225. Ez dira berak egiaz beñere poz eta
>>>>> kontentu. AA III 301. Untsa barazkaltüren nintzala nintzan botz, /
>>>>> khümitatzalia aberats nilakotz. Etch 320. Baña Dabiden biotza poz
>>>>> etzan, bizirik irtenda ere. Lard 173. Len Kondesa hilltzeko añ poz,
>>>>> estu ta larri uan, ta orañ hill degulakoan amorratzen zeagok. Arr GB
>>>>> 40. Sartu zen adiskide batzuen arterat joan balitz bezein ezti eta
>>>>> botz. Jnn SBi 158. Burrukak ta eskolea / itxi nebazan poz, / dantzea
>>>>> euren lekuan / artuteko gogoz. Azc PB 340. Nor bere ondasunakaz / poz
>>>>> bizi izatea. Ib. 24.
>>>>>
>>>>> (s. XX). Eu baizen poz gaittuk gu, Martin, eure zorionaz. Echta Jos
>>>>> 134. Umeak gozotegira baño pozago. Ag G 81. Mutikoak pozik, bera
>>>>> pozago. A Ardi 138s. Txoriak eta baztarrak poz. Mok 3. Ori dala-ta
>>>>> gagoz / guztiz alai ta poz. Enb 126. Ote da besotakorik / aiek bezin
>>>>> poz dagonik? Or Eus 185. Irri bat bezein arin eta boz, zabaldu nahiz
>>>>> lurrera / zorionaren gozoa. Iratz 72. Badakit nondik dagon poz. Or
>>>>> Aitork 411. Biak pozik, zein baiño zein pozago! Bilbao IpuiB 200. Norbere
>>>>> kabitik urbil ibilten diralako txoriak pozen. Erkiag Arran 28. Animaren
>>>>> leloa, Jainkoa siñismenez ezagutzeaz poz dalako. "Se huelga de
>>>>> conocer a Dios". Gazt MusIx 219. --Poz da eguna-- / Izarrez josiko da
>>>>> / gabaz illuna. NEtx LBB 215. Egun guztian fabrika barruan baiño
>>>>> pozago ta zoriontsuago bizi izan zan umientzako kontuak idazten.
>>>>> Alzola Atalak 88. Abendoa heze eta hotz, etxeko nausia udan botz.
>>>>> EZBB I 23. Danok pozik suberte onegaz, eta neu pozen. Gerrika 161.
>>>>>
>>>>> v. tbn. DurPl 84. AB AmaE 112. EZBB I 44. Urruz Urz 63. Jaukol Biozk
>>>>> 28. Ldi BB 46. BEnb NereA 181. Etxba Ibilt 490. TxGarm BordaB 55.
>>>>> Botz: Arch Fab 181. Boz: Mih 78. Dh 191. Arb Igand 149. Ox 31.
>>>>>
>>>>>
>>>>
>>>
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20171027/6962aaaf/attachment-0001.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago