[itzul] "Nagusitan"
Pedro Mari Etxezarraga
pedromari a bildua bihurtzeak.com
Al, Ira 4, 21:34:39, CEST 2017
Kaixo:
Ez eiostazuez berbok txarto ulertu.
Bilbo josita dago kartel suerte bategaz, zeinak belarri-begietara
ostikadak ematen dauazan. Eta da berori:
"NAGUSITAN ZUK ZER IZAN NAHI DUZU".
Beno, ez dot begitu Interneten, eta ez dot gura be, ez dakit hori Xiberoan
zelan esaten dan, etab,
Ia kokatu gaitean: kartel hori nik ikusi dot Bilbon, eta ni naiz han jaioa.
Orduan, bada, zer osti da "NAGUSITAN" hori.
Esaldi hori beti esan izan da: ZUK, NAGUSIA ZARENEAN, ZER IZAN GURA DOZU"
Beituzue, beste bertsio egokirik dan ala ez ez jat ardura: baina gauzak
ezin dira esan: ezlekuan, desegoki, desorduan, etab.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170904/aafc2931/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago