[itzul] "Nagusitan"
Xabier
allurritza a bildua gmail.com
Al, Ira 4, 23:19:37, CEST 2017
Kaixo, Pedro Mari.
Ez dakit zergatik gaitzesten duzun "nagusitan" hori. Nik, behintzat, askotan aditu izan ditut "txikitan/gaztetan hau edo bestea egiten genuen" tankerako esaldiak. Horrela, ba, "nagusitan" hori sistematika hutsa aplikatzearen emaitza da. Gogoan dut orain dela 30 urte baino gehiago ETBk nola zeukan "Gaztetandik" izeneko programa bat, Arantxa Urretabizkaiak aurkeztua...
Xabier Aristegieta
Enviado desde mi iPad
> El 4 sept 2017, a las 21:34, Pedro Mari Etxezarraga <pedromari a bildua bihurtzeak.com> escribió:
>
>
>
> Kaixo:
>
> Ez eiostazuez berbok txarto ulertu.
>
> Bilbo josita dago kartel suerte bategaz, zeinak belarri-begietara ostikadak ematen dauazan. Eta da berori:
>
> "NAGUSITAN ZUK ZER IZAN NAHI DUZU".
>
> Beno, ez dot begitu Interneten, eta ez dot gura be, ez dakit hori Xiberoan zelan esaten dan, etab,
>
> Ia kokatu gaitean: kartel hori nik ikusi dot Bilbon, eta ni naiz han jaioa. Orduan, bada, zer osti da "NAGUSITAN" hori.
>
> Esaldi hori beti esan izan da: ZUK, NAGUSIA ZARENEAN, ZER IZAN GURA DOZU"
>
>
> Beituzue, beste bertsio egokirik dan ala ez ez jat ardura: baina gauzak ezin dira esan: ezlekuan, desegoki, desorduan, etab.
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170904/33319fd9/attachment-0001.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago