[itzul] «#ESikasten: gaztelaniara itzultzen; gaztelaniaz idazten» ikastaroa, izena emateko epea zabalik

EIZIE bulegoa a bildua eizie.eus
Ost, Ira 6, 10:41:00, CEST 2017


«#ESikasten: gaztelaniara itzultzen; gaztelaniaz idazten» ikastaroa antolatu du EIZIEk, Idoia Santamarķa irakaslearekin.

Donostian egingo dugu, Euskaltzaindiaren egoitzan, 2017ko irailaren 27an eta 28an, arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara. Guztira 8 ordu izango ditu (4 orduko 2 saio).

Helburua
Euskaratik gaztelaniara itzultzean edo zuzenean gaztelaniaz idaztean izaten ditugun zalantza nagusiak argitzen saiatzea da mintegiaren helburua, itzulpen- eta zuzenketa-ariketa bana oinarri hartuta.

Norentzat
Euskaratik gaztelaniara itzuli behar izaten duten itzultzaileentzat eta zuzenean gaztelaniazko testuak idatzi behar izaten dituztenentzat.

Izena emateko epea: 2017ko irailaren 6tik 14ra, biak barne.

Informazio gehiago eta izen ematea: http://www.eizie.eus/Jarduerak/eizie_ikastaroak/ESikasten <http://www.eizie.eus/Jarduerak/eizie_ikastaroak/ESikasten>


Mila Garmendia

www.eizie.eus <http://www.eizie.eus/>
943 277 111





Nire posta elektronikoa eizie.eus domeinura aldatu da. Gorde, mesedez, helbide berria.

Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan lezake. Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo kopiatzea. Mezu hau akatsen batengatik jaso baduzu, jakinarazi bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.

DBLOn xedatutakoaren arabera, EIZIEk (Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak) bermatzen du beharrezko neurriak hartuko dituela datu pertsonalak konfidentzialtasun osoz tratatzeko. Bestalde, jakinarazten dizugu datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurkakotasuna adierazteko eskubideak erabil ditzakezula helbide honetan: Zemoria, 25, behea, 20013 Donostia.

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170906/21b3c9c9/attachment-0001.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: EIZIE k tx.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 22697 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170906/21b3c9c9/attachment-0001.jpg>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago