[itzul] dinosauroak eta beste batzuk
inaki irazabalbeitia
inakixabier a bildua gmail.com
Ost, Ira 6, 10:41:47, CEST 2017
Ez da kontu erraza. Gaztelaniari eta frantsesari begiratuta ematen du bi
modutan jokatzen dela. Piztiak ezagunak badira, modaltu egiten dira:
tiranosaurio, tyrannosaure. Ezezagunak badira latinez uzten dira:
coelophysis. Hala ere, ez da kontu matematikoa: archeopteryx
Ezagunak zeintzuk diren definitzean dago gakoa. Sarri norberaren interesen
arabera izaten da hori. Nik zure zerrendan hauek moldatuko nituzke:
tiranosauro eta iktiosauro. Beste batzuk, brontosauro, diplodoko,
gigantosauro, megalosauro.
Inaki
Itziar<aztiri a bildua futurnet.es> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko iraila 6
10:22):
> Egun on. Haurrei (10-12 urte) zuzendutako testu bat itzultzen ari gara,
> eta dinosauro askoren izenak eta garai bereko beste animalia batzuenak
> agertzen zaizkigu.
> Hemen batzuk:
>
> coelophysis, tyrannosaurus, baryonyx, ceratosaurus, hylaeosaurus,
> mamenchisaurus, stegosaurus, chunerpeton, huayangosaurus, amphicoelias,
> styracosaurus, deinonyuchus, mikroraptor, archeopteryx, belemnite,
> ichtyosaurus, sarcosuchus, archelon, archeopteryx, euoplocephalea...
>
> Ba al dago irizpiderik zehaztuta dinosauroen eta antzekoen izenak euskaraz
> emateko? Latinezkoak utziko ditugu, edo egokitu egingo ditugu (koelofisis,
> tiranosauro, barionix...)?
>
> Mila esker,
> Itziar
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170906/00d0d296/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago