[itzul] Diversidad funcional

Alfontso Mujika Etxeberria a.mujika a bildua elhuyar.eus
As, Ira 12, 15:52:32, CEST 2017


Hala da, bai, saltsa ederra dugu "aniztasun" malapartatu horrekin.
"anitz = plural" ekuazio berri gaizto hori gutxi ez dela, jada "denok
anitzak gara" eta "herri hau anitza da" irensteko punturaino ia iritsita
gaudenean, hor dugu "aniztasun" orojalea: diversidad, disparidad,
multiplicidad, pluralidad, pluralismo, heterogeneidad, variedad...* Totum
revolutum*.

Eta *Euskaltzaindiaren Hiztegia* motz gelditzen da desmasia horretan behar
den ordena jartzeko:

*dibertsitate* iz. *Biol.* Izaki bizidunen eta espezieen aniztasuna. [Oharra:
Beste alorretan *aniztasun, bestelakotasun, desberdintasun* erabiltzea
gomendatzen du Euskaltzaindiak].


Elhuyarreko helbide elektronikoak @elhuyar.eus dira orain.

*Alfontso Mujika Etxeberria*
<https://twitter.com/elhuyarhizk>[image:
https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1]
<https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>[image:
https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa]
<https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa>


a.mujika a bildua elhuyar.eus

tel.: 943363040 | luzp.: 216
Zelai Haundi, 3
Osinalde industrialdea
20170 Usurbil

*www.elhuyar.eus* <http://www.elhuyar.eus/>
<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>
[image:
https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan]
<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>

Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan
dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du. Zu ez
bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.

2017-09-12 15:16 GMT+02:00 Xabier Aristegieta <allurritza a bildua gmail.com>:

> Joan den asteko Argia aldizkarian artikulu interesgarri bat
> <http://www.argia.eus/argia-astekaria/2564/aniztasun-funtzionala-duten-emakumeak> irakurri
> nuen, gai horrek emakumezkoen kasu zehatzean dituen zenbait berezitasun
> jorratzen zituena.
>
> Kontua da artikulugileak uneoro "aniztasun funtzional" espresioa
> darabilela euskaraz, eta horrekiko nire desadostasuna adierazi nahi
> nukeela. Zehazki, kasu horretan "aniztasun" hitza erabiltzearekin.
>
> Orain dela ia hiru urte, Maite Imazek berariaz aztertu zuen
> <https://31eskutik.com/2014/12/01/diversidad-funcional/> mezu honen
> izenburuko espresioa, "31 eskutik" blogean.
>
> Euskaltermek "dibertsitate funtzional" proposatzen du, nahiz eta
> ponderazio-markarik gabe.
>
> Argi dagoenez, "diversidad funcional" espresio eufemistiko bat da, hizkera
> politikoki/sozialki zuzenaren esparrukoa. Itzultzaile bezala ez dagokit
> ezbaian jartzea hizkera politikoki/sozialki zuzen horren erabilera, baizik
> eta sorburu-testuan halakorik aurkituz gero xede testura hizkera hori
> ekartzeko modurik onena aurkitzea (itzultzaile-zereginetatik kanpo, noski,
> kasu batzuetan –eta oraingo hau horietako bat da– zer pentsatua ematen dit
> horrelako espresio "desproblematizatzaile" bat erabili nahi izateak, hain
> zuzen ere esparru horretan diharduten elkarteak problema jakin bati aurre
> egiteko sortzen direnean, erakunde publikoen eta gizartearen arreta osoa
> eskatzen duen egoera bati aurre egiteko sortzen direnean.
>
> Nire ustez, arazoaren muina da askotan honako automatismo hau aplikatzen
> dela: diversidad = aniztasun. Eta automatismo hori burutik kendu beharra
> dago.
>
> Izan ere, gaztelaniazko "diversidad" hitzak bi zentzu nagusi dauzka,
> DRAEren arabera (irakurri, arren, Maite Imazen artikulu hori):
>
> 1.- Variedad, desemejanza, diferencia.
> 2.- Abundancia, gran cantidad de varias cosas distintas.
>
> Gaztelaniaz "las personas con diversidad funcional" esaten denean (oker
> banago, norbaitek esan diezadala, arren), "las personas que son
> funcionalmente diferentes" esan nahi da, "minusválidas" edo
> "discapacitadas" ez erabiltzearren. Alegia, gutxiagotasunezko esanahi bat
> adierazi ordez, persona horien bestelakotasuna azpimarratzea bilatzen da,
> balorazio negatiborik gabeko espresio baten bidez. Horrek esan nahi du kasu
> honetan "diversidad" hitza bere lehenengo adierarekin erabiltzen dela.
>
> Baina euskaraz pertsona batek aniztasun funtzionala baldin badu, horrek
> esan nahi du funtzio asko dituela. Eta hori ere egia da, noski, baina ez da
> ideia hori adierazi nahi izaten dena "diversidad funcional"ekin, baizik eta
> funtzio konkretu batean desberdina dela (adibidez, "diversidad funcional
> visual"). Horregatik, nire ustez "aniztasun" zeharo lekuz kanpo dago hor.
> "Desberdintasun funtzional" beharko luke. Edo hobeto, oraindik:
> "bestelakotasun funtzional", horrexek adierazten baitu hobekien eufemismo
> horren bidez adierazi nahi dena: ez direla funtzionalki ez hobeak eta ez
> okerragoak, baizik eta bestelakoak.
>
> Xabier Aristegieta
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170912/5fc777b6/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago