[itzul] Diversidad funcional

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
As, Ira 12, 16:39:35, CEST 2017


Pozten naiz zuen adostasunaz.

Nolanahi ere, atera dudan gai hau ez nuke nahastu nahi "anitz" adjektibo
bezala erabiltzearen auzi horrekin. Niri ez zait bereziki desegokia
iruditzen; eta, zer iruditu ere, uste dut gizarteak aspalditik diola emana
oniritzia eta atxikimendua.

Xabier

Alfontso Mujika Etxeberria <a.mujika a bildua elhuyar.eus> erabiltzaileak hau idatzi
du (2017 ira. 12, ar. (15:53)):

> Hala da, bai, saltsa ederra dugu "aniztasun" malapartatu horrekin.
> "anitz = plural" ekuazio berri gaizto hori gutxi ez dela, jada "denok
> anitzak gara" eta "herri hau anitza da" irensteko punturaino ia iritsita
> gaudenean, hor dugu "aniztasun" orojalea: diversidad, disparidad,
> multiplicidad, pluralidad, pluralismo, heterogeneidad, variedad...* Totum
> revolutum*.
>
> Eta *Euskaltzaindiaren Hiztegia* motz gelditzen da desmasia horretan
> behar den ordena jartzeko:
>
> *dibertsitate* iz. *Biol.* Izaki bizidunen eta espezieen aniztasuna. [Oharra:
> Beste alorretan *aniztasun, bestelakotasun, desberdintasun* erabiltzea
> gomendatzen du Euskaltzaindiak].
>
>
> Elhuyarreko helbide elektronikoak @elhuyar.eus dira orain.
>
> *Alfontso Mujika Etxeberria*
> <https://twitter.com/elhuyarhizk>[image:
> https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1]
> <https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>[image:
> https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa]
> <https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
>
>
> a.mujika a bildua elhuyar.eus
>
> tel.: 943363040 | luzp.: 216
> Zelai Haundi, 3
> Osinalde industrialdea
> 20170 Usurbil
>
> *www.elhuyar.eus* <http://www.elhuyar.eus/>
> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>
> [image:
> https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan]
> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>
>
> Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa
> izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du.
> Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
> debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
> kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
> bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
>
> 2017-09-12 15:16 GMT+02:00 Xabier Aristegieta <allurritza a bildua gmail.com>:
>
>> Joan den asteko Argia aldizkarian artikulu interesgarri bat
>> <http://www.argia.eus/argia-astekaria/2564/aniztasun-funtzionala-duten-emakumeak> irakurri
>> nuen, gai horrek emakumezkoen kasu zehatzean dituen zenbait berezitasun
>> jorratzen zituena.
>>
>> Kontua da artikulugileak uneoro "aniztasun funtzional" espresioa
>> darabilela euskaraz, eta horrekiko nire desadostasuna adierazi nahi
>> nukeela. Zehazki, kasu horretan "aniztasun" hitza erabiltzearekin.
>>
>> Orain dela ia hiru urte, Maite Imazek berariaz aztertu zuen
>> <https://31eskutik.com/2014/12/01/diversidad-funcional/> mezu honen
>> izenburuko espresioa, "31 eskutik" blogean.
>>
>> Euskaltermek "dibertsitate funtzional" proposatzen du, nahiz eta
>> ponderazio-markarik gabe.
>>
>> Argi dagoenez, "diversidad funcional" espresio eufemistiko bat da,
>> hizkera politikoki/sozialki zuzenaren esparrukoa. Itzultzaile bezala ez
>> dagokit ezbaian jartzea hizkera politikoki/sozialki zuzen horren erabilera,
>> baizik eta sorburu-testuan halakorik aurkituz gero xede testura hizkera
>> hori ekartzeko modurik onena aurkitzea (itzultzaile-zereginetatik kanpo,
>> noski, kasu batzuetan –eta oraingo hau horietako bat da– zer pentsatua
>> ematen dit horrelako espresio "desproblematizatzaile" bat erabili nahi
>> izateak, hain zuzen ere esparru horretan diharduten elkarteak problema
>> jakin bati aurre egiteko sortzen direnean, erakunde publikoen eta
>> gizartearen arreta osoa eskatzen duen egoera bati aurre egiteko sortzen
>> direnean.
>>
>> Nire ustez, arazoaren muina da askotan honako automatismo hau aplikatzen
>> dela: diversidad = aniztasun. Eta automatismo hori burutik kendu beharra
>> dago.
>>
>> Izan ere, gaztelaniazko "diversidad" hitzak bi zentzu nagusi dauzka,
>> DRAEren arabera (irakurri, arren, Maite Imazen artikulu hori):
>>
>> 1.- Variedad, desemejanza, diferencia.
>> 2.- Abundancia, gran cantidad de varias cosas distintas.
>>
>> Gaztelaniaz "las personas con diversidad funcional" esaten denean (oker
>> banago, norbaitek esan diezadala, arren), "las personas que son
>> funcionalmente diferentes" esan nahi da, "minusválidas" edo
>> "discapacitadas" ez erabiltzearren. Alegia, gutxiagotasunezko esanahi bat
>> adierazi ordez, persona horien bestelakotasuna azpimarratzea bilatzen da,
>> balorazio negatiborik gabeko espresio baten bidez. Horrek esan nahi du kasu
>> honetan "diversidad" hitza bere lehenengo adierarekin erabiltzen dela.
>>
>> Baina euskaraz pertsona batek aniztasun funtzionala baldin badu, horrek
>> esan nahi du funtzio asko dituela. Eta hori ere egia da, noski, baina ez da
>> ideia hori adierazi nahi izaten dena "diversidad funcional"ekin, baizik eta
>> funtzio konkretu batean desberdina dela (adibidez, "diversidad funcional
>> visual"). Horregatik, nire ustez "aniztasun" zeharo lekuz kanpo dago hor.
>> "Desberdintasun funtzional" beharko luke. Edo hobeto, oraindik:
>> "bestelakotasun funtzional", horrexek adierazten baitu hobekien eufemismo
>> horren bidez adierazi nahi dena: ez direla funtzionalki ez hobeak eta ez
>> okerragoak, baizik eta bestelakoak.
>>
>> Xabier Aristegieta
>>
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170912/9cadc3d0/attachment-0001.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago