[itzul] Aurreikusi=aurrez ikusi

LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER larrinaga_asier a bildua eitb.eus
Ost, Ira 20, 11:37:00, CEST 2017


Bai, zuzenak dira.


Asier Larrinaga Larrazabal



From: Xabier Aristegieta [mailto:allurritza a bildua gmail.com]
Sent: miércoles, 20 de septiembre de 2017 11:31
To: ItzuL
Subject: Re: [itzul] Aurreikusi=aurrez ikusi

Barkatu, baina ez zait oso argi geratu ea nik salaturiko bi adibideak zure ustez zuzenak diren euskaraz ala ez. Eskertuko nizuke argitzea.

Xabier Aristegieta

LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER<larrinaga_asier a bildua eitb.eus<mailto:larrinaga_asier a bildua eitb.eus>> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko iraila 20 11:28):

Arin-arin azalduta, hau da nire iritzia.

1. Baldin "aurreikusi" = "aurrez ikusi" bada, ez dugu ezertarako behar "aurreikusi". Neologismo hori alferrekoa da.

2. Euskaltzaindiaren Hiztegiak ez du errealitatea agortzen. Oro har, hiztegiek ez dute errealitatea agortzen.

3. Hiztegiak ez dira gerruntzeak. Niretzat, bide-erakusle oso baliagarriak dira, baina errealitatea gezurtatzen dutenean, hiztegiak daude oker, ez errealitatea.


Asier Larrinaga Larrazabal


From: Xabier Aristegieta [mailto:allurritza a bildua gmail.com<mailto:allurritza a bildua gmail.com>]
Sent: miércoles, 20 de septiembre de 2017 11:11
To: ItzuL
Subject: [itzul] Aurreikusi=aurrez ikusi

Horixe da "aurreikusi"ren esanahia, bai Euskaltzaindiaren Hiztegiaren arabera eta bai hitz horren eraikieraren arabera.

Baina hizketa politikoan eta, beraz, kazetaritzakoan, askotan ikusi ohi dira honelako kalko nire ustez okerrak:

- Gobernuak X diru-laguntza ematea aurreikusten al du?
- Europar Batasuneko araudian ez da horrelako aurreikuspenik jasotzen.

Lehenbizikoa, gaztelaniazko "prevé/tiene previsto el Gobierno conceder la subvención X...?ren itzulpen gisa, eta bigarrena, "en la normativa comunitaria no se contienen ese tipo de previsiones"rena gisa.

Euskaltzaindiaren Hiztegiak azaltzen duenez, aurreikuspen bat da "aurrez ikustea; etorkizunean gertatuko denaz izaten den iritzia, esperientzian oinarritua". Alegia, zuk aurreikusten duzu zure kontrolpean ez dagoen zerbaiten gertatzea. Zerbait hori gertatu edo egitea zure kontrolpean baldin badago, hor ez dago aurreikuspenik, asmoa baizik.

Horregatik, lehenbiziko adibidean "Gobernuak X diru-laguntza emateko ASMORIK al du?" esan beharko litzateke, nire ustez.

Eta, bigarren kasuan, arau batek ezartzen duena ez da "aurreikuspen" bat, ez da etorkizunari buruzko hipotesi bat, baizik eta agindu bat, edo xedapen bat. Hortaz, "Europar Batasuneko araudian ez da horrelako agindurik/xedapenik jasotzen" beharko luke.

Inor desados baldin badago nik adierazitakoarekin, gustura irakurriko ditut argudioak.


Xabier Aristegieta


[http://www.eitb.eus/multimedia/banner_emails/banner_emails_ezkerra.jpg]<http://www.eitb.eus/link-banner-email-ezkerra/>

[http://www.eitb.eus/multimedia/banner_emails/banner_emails_eskuma.jpg]<http://www.eitb.eus/link-banner-email-eskuma/>




 
<http://www.eitb.eus/link-banner-email-ezkerra/>
<http://www.eitb.eus/link-banner-email-eskuma/>
 
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170920/aede3b26/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago