[itzul] Aurreikusi=aurrez ikusi
Xabier Aristegieta
allurritza a bildua gmail.com
Ost, Ira 20, 11:49:46, CEST 2017
OK.
Erabat ados nago hiztegiei eta errealitateari buruz diozunarekin.
Errealitateak hizkuntzari zabaldu egiten diolako, askotan eta askotan,
adierazpide-altxorra.
"Aurreikusi"ri buruz jarri ditudan adibideetan, ordea, nire ustez
hankazgoratu besterik ez du egiten adierazpide-altxor horretan txukun asko
zegoena.
Xabier Aristegieta
LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER<larrinaga_asier a bildua eitb.eus> igorleak hau idatzi
zuen (2017(e)ko iraila 20 11:37):
>
>
> Bai, zuzenak dira.
>
>
>
>
>
> Asier Larrinaga Larrazabal
>
>
>
>
>
>
>
> *From:* Xabier Aristegieta [mailto:allurritza a bildua gmail.com]
> *Sent:* miércoles, 20 de septiembre de 2017 11:31
> *To:* ItzuL
> *Subject:* Re: [itzul] Aurreikusi=aurrez ikusi
>
>
>
> Barkatu, baina ez zait oso argi geratu ea nik salaturiko bi adibideak zure
> ustez zuzenak diren euskaraz ala ez. Eskertuko nizuke argitzea.
>
>
>
> Xabier Aristegieta
>
>
>
> LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER<larrinaga_asier a bildua eitb.eus> igorleak hau idatzi
> zuen (2017(e)ko iraila 20 11:28):
>
>
>
> Arin-arin azalduta, hau da nire iritzia.
>
>
>
> 1. Baldin "aurreikusi" = "aurrez ikusi" bada, ez dugu ezertarako behar
> "aurreikusi". Neologismo hori alferrekoa da.
>
>
>
> 2. Euskaltzaindiaren Hiztegiak ez du errealitatea agortzen. Oro har,
> hiztegiek ez dute errealitatea agortzen.
>
>
>
> 3. Hiztegiak ez dira gerruntzeak. Niretzat, bide-erakusle oso baliagarriak
> dira, baina errealitatea gezurtatzen dutenean, hiztegiak daude oker, ez
> errealitatea.
>
>
>
>
>
> Asier Larrinaga Larrazabal
>
>
>
>
>
> *From:* Xabier Aristegieta [mailto:allurritza a bildua gmail.com]
> *Sent:* miércoles, 20 de septiembre de 2017 11:11
> *To:* ItzuL
> *Subject:* [itzul] Aurreikusi=aurrez ikusi
>
>
>
> Horixe da "aurreikusi"ren esanahia, bai Euskaltzaindiaren Hiztegiaren
> arabera eta bai hitz horren eraikieraren arabera.
>
>
>
> Baina hizketa politikoan eta, beraz, kazetaritzakoan, askotan ikusi ohi
> dira honelako kalko nire ustez okerrak:
>
>
>
> - Gobernuak X diru-laguntza ematea *aurreikusten *al du?
>
> - Europar Batasuneko araudian ez da horrelako *aurreikuspenik *jasotzen.
>
>
>
> Lehenbizikoa, gaztelaniazko "prevé/tiene previsto el Gobierno conceder la
> subvención X...?ren itzulpen gisa, eta bigarrena, "en la normativa
> comunitaria no se contienen ese tipo de previsiones"rena gisa.
>
>
>
> Euskaltzaindiaren Hiztegiak azaltzen duenez, aurreikuspen bat da "aurrez
> ikustea; etorkizunean gertatuko denaz izaten den iritzia, esperientzian
> oinarritua". Alegia, zuk aurreikusten duzu zure kontrolpean ez dagoen
> zerbaiten gertatzea. Zerbait hori gertatu edo egitea zure kontrolpean
> baldin badago, hor ez dago aurreikuspenik, asmoa baizik.
>
>
>
> Horregatik, lehenbiziko adibidean "Gobernuak X diru-laguntza emateko
> ASMORIK al du?" esan beharko litzateke, nire ustez.
>
>
>
> Eta, bigarren kasuan, arau batek ezartzen duena ez da "aurreikuspen" bat,
> ez da etorkizunari buruzko hipotesi bat, baizik eta agindu bat, edo xedapen
> bat. Hortaz, "Europar Batasuneko araudian ez da horrelako
> agindurik/xedapenik jasotzen" beharko luke.
>
>
>
> Inor desados baldin badago nik adierazitakoarekin, gustura irakurriko
> ditut argudioak.
>
>
>
>
>
> Xabier Aristegieta
>
>
>
> <http://www.eitb.eus/link-banner-email-ezkerra/>
>
> <http://www.eitb.eus/link-banner-email-eskuma/>
>
>
>
>
> <http://www.eitb.eus/link-banner-email-ezkerra/>
> <http://www.eitb.eus/link-banner-email-eskuma/>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170920/02c9a65f/attachment-0001.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago