[itzul] FW: Válvula antoretroceso

Pedro Mari Etxezarraga pedromari a bildua bihurtzeak.com
Al, Ira 25, 16:43:13, CEST 2017


Beno, ene ustez eta niretako akoz be esakune hurragokoan hori hauxe da:
"atzerea eragozeko balbula". Esplijka nadin,bat: "atzerEA", ze "atzera"
"berriz" be bada, eta  hor, bidez batez, "a" organikoa bereiz guk erabili
ohi dugu "E" hori (nonok nonoz esplikatu beharko du hori, zergatik baztertu
zen baliabide morfologiko hori?). Eta bi: "aurrerea", "atzerea", "gorakoa"
eta abar sustantibo letxe sarri erabiltzen ohi ditugu (sinez eta benaz
diñot, nire ingurukoan hala erabili daroaguz) . Eta zer dira ba; BIZARRA
EBAGITEKO MAKINA, ESNEA BATZEKO MAKINA, etab..

 'atzera-eragozgarria' eta antzekoak egiten jataz behartutxoagoak.


Xabier Aristegieta<allurritza a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
(2017(e)ko iraila 25 12:51):

> Bai jauna. Arrazoi guztia.
>
> Xabier Aristegieta
>
> Agirre Garai, Jon <jon-agirre a bildua euskadi.eus> erabiltzaileak hau idatzi du
> (2017 ira. 25, al. (10:03)):
>
>> Nolanahi ere, gaztelaniaz **antiretroceso* (kasu honetan *-ire-*
>> irakurri beharko litzateke) txarto dago. Zuzen idatzita, *antirretroceso*
>> da (*-irre-* irakurri behar da). Berdin *antirreglamentario*,
>> *antirrevolucionario*, *suprarregional*, *suprarrenal* eta abar.
>>
>>
>>
>> Jon
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>> *From:* Xabier Aristegieta [mailto:allurritza a bildua gmail.com]
>> *Sent:* ostirala, 2017.eko irailak 22 13:18
>> *To:* ItzuL
>> *Subject:* Re: [itzul] FW: Válvula antoretroceso
>>
>>
>>
>> Mmmmm... sinpleagoa "atzeraezeko", "atzera-eragozgarria" baino.
>>
>>
>>
>> Diez de Ultzurrun, Periko<ultzu a bildua parlamento.eus> igorleak hau idatzi zuen
>> (2017(e)ko iraila 22 13:16):
>>
>>
>>
>> Balbula atzera-eragozgarria
>>
>> *From:* Xabier Aristegieta [mailto:allurritza a bildua gmail.com]
>> *Sent:* ostirala, 2017.eko irailak 22 13:14
>> *To:* ItzuL
>> *Subject:* Re: [itzul] Válvula antoretroceso
>>
>>
>>
>> Niri egokiagoa iruditzen zait, bi horietatik, "atzeraezeko balbula".
>> "Atzera ezineko balbula"ren esanahi nagusia da, nire ustez, balbula bera
>> ezin dela atzeratu. Eta pentsatzen dut egiazki uraren jarioa ez atzeratzeko
>> izango dela...
>>
>>
>>
>> Xabier Aristegieta
>>
>>
>>
>> imanol salegi<isuuis a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko
>> iraila 22 12:56):
>>
>> Oker ez banago, gauza bera dira válvula antiretorno, válvula de
>> retención...
>>
>> Iturgintza Hiztegian (IVAP) hau ageri da:
>>
>> aAtzera ezineko balbula
>>
>> Ik. atzeraezeko balbula
>>
>>
>>
>> Atzeraezeko balbula (4)
>>
>> Sin. atzera ezineko balbula (4); euste-ko balbula (3)
>>
>> es válvula de retención; válvula antirretorno
>>
>> fr soupape de retenue; clapet anti-retour; clapet de non-retour
>>
>> en check valve
>>
>>
>>
>> Atzera ezineko balbula erabili da Eraikingintzaren Kode Teknikoan ere.
>>
>>
>>
>>
>>
>> a
>>
>>
>>
>> Itzuliz Itzulpen Zerbitzua<itzuliz a bildua outlook.com> igorleak hau idatzi zuen
>> (2017(e)ko iraila 22 12:40):
>>
>>
>>
>> ... hainbat modutara (soilik)
>>
>>
>>
>> 22/09/2017 12:39(e)an, Itzuliz itzulpen zerbitzua igorleak idatzi zuen:
>>
>> Kaixo: asteburu atarian...
>>
>> Ikusi dut hainbat modu modutara emanda, baina ba al dago modu
>> estandarizaturik?
>>
>> Mila esker, aurrez, eta asteburu on
>>
>> Joxemari
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>> <http://www.euskadi.net>
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170925/f10e8a44/attachment-0001.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago