[itzul] FW: Válvula antoretroceso

Pedro Mari Etxezarraga pedromari a bildua bihurtzeak.com
Al, Ira 25, 17:18:30, CEST 2017


ERAGOZTEKO

Pedro Mari Etxezarraga<pedromari a bildua bihurtzeak.com> igorleak hau idatzi zuen
(2017(e)ko iraila 25 16:43):

> Beno, ene ustez eta niretako akoz be esakune hurragokoan hori hauxe da:
> "atzerea eragozeko balbula". Esplijka nadin,bat: "atzerEA", ze "atzera"
> "berriz" be bada, eta  hor, bidez batez, "a" organikoa bereiz guk erabili
> ohi dugu "E" hori (nonok nonoz esplikatu beharko du hori, zergatik baztertu
> zen baliabide morfologiko hori?). Eta bi: "aurrerea", "atzerea", "gorakoa"
> eta abar sustantibo letxe sarri erabiltzen ohi ditugu (sinez eta benaz
> diñot, nire ingurukoan hala erabili daroaguz) . Eta zer dira ba; BIZARRA
> EBAGITEKO MAKINA, ESNEA BATZEKO MAKINA, etab..
>
>  'atzera-eragozgarria' eta antzekoak egiten jataz behartutxoagoak.
>
>
> Xabier Aristegieta<allurritza a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
> (2017(e)ko iraila 25 12:51):
>
> Bai jauna. Arrazoi guztia.
>>
>> Xabier Aristegieta
>>
>> Agirre Garai, Jon <jon-agirre a bildua euskadi.eus> erabiltzaileak hau idatzi du
>> (2017 ira. 25, al. (10:03)):
>>
>>> Nolanahi ere, gaztelaniaz **antiretroceso* (kasu honetan *-ire-*
>>> irakurri beharko litzateke) txarto dago. Zuzen idatzita,
>>> *antirretroceso* da (*-irre-* irakurri behar da). Berdin
>>> *antirreglamentario*, *antirrevolucionario*, *suprarregional*,
>>> *suprarrenal* eta abar.
>>>
>>>
>>>
>>> Jon
>>>
>>>
>>>
>>>
>>>
>>>
>>>
>>> *From:* Xabier Aristegieta [mailto:allurritza a bildua gmail.com]
>>> *Sent:* ostirala, 2017.eko irailak 22 13:18
>>> *To:* ItzuL
>>> *Subject:* Re: [itzul] FW: Válvula antoretroceso
>>>
>>>
>>>
>>> Mmmmm... sinpleagoa "atzeraezeko", "atzera-eragozgarria" baino.
>>>
>>>
>>>
>>> Diez de Ultzurrun, Periko<ultzu a bildua parlamento.eus> igorleak hau idatzi
>>> zuen (2017(e)ko iraila 22 13:16):
>>>
>>>
>>>
>>> Balbula atzera-eragozgarria
>>>
>>> *From:* Xabier Aristegieta [mailto:allurritza a bildua gmail.com]
>>> *Sent:* ostirala, 2017.eko irailak 22 13:14
>>> *To:* ItzuL
>>> *Subject:* Re: [itzul] Válvula antoretroceso
>>>
>>>
>>>
>>> Niri egokiagoa iruditzen zait, bi horietatik, "atzeraezeko balbula".
>>> "Atzera ezineko balbula"ren esanahi nagusia da, nire ustez, balbula bera
>>> ezin dela atzeratu. Eta pentsatzen dut egiazki uraren jarioa ez atzeratzeko
>>> izango dela...
>>>
>>>
>>>
>>> Xabier Aristegieta
>>>
>>>
>>>
>>> imanol salegi<isuuis a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko
>>> iraila 22 12:56):
>>>
>>> Oker ez banago, gauza bera dira válvula antiretorno, válvula de
>>> retención...
>>>
>>> Iturgintza Hiztegian (IVAP) hau ageri da:
>>>
>>> aAtzera ezineko balbula
>>>
>>> Ik. atzeraezeko balbula
>>>
>>>
>>>
>>> Atzeraezeko balbula (4)
>>>
>>> Sin. atzera ezineko balbula (4); euste-ko balbula (3)
>>>
>>> es válvula de retención; válvula antirretorno
>>>
>>> fr soupape de retenue; clapet anti-retour; clapet de non-retour
>>>
>>> en check valve
>>>
>>>
>>>
>>> Atzera ezineko balbula erabili da Eraikingintzaren Kode Teknikoan ere.
>>>
>>>
>>>
>>>
>>>
>>> a
>>>
>>>
>>>
>>> Itzuliz Itzulpen Zerbitzua<itzuliz a bildua outlook.com> igorleak hau idatzi
>>> zuen (2017(e)ko iraila 22 12:40):
>>>
>>>
>>>
>>> ... hainbat modutara (soilik)
>>>
>>>
>>>
>>> 22/09/2017 12:39(e)an, Itzuliz itzulpen zerbitzua igorleak idatzi zuen:
>>>
>>> Kaixo: asteburu atarian...
>>>
>>> Ikusi dut hainbat modu modutara emanda, baina ba al dago modu
>>> estandarizaturik?
>>>
>>> Mila esker, aurrez, eta asteburu on
>>>
>>> Joxemari
>>>
>>>
>>>
>>>
>>>
>>>
>>>
>>>
>>> <http://www.euskadi.net>
>>>
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170925/5f50aed0/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago