[itzul] ER: Kilómetro cero

EGIA GOIENETXEA, Gotzon gegia a bildua gipuzkoa.eus
As, Api 3, 06:49:35, CEST 2018


Esango nuke zero kilometro esamoldea erabiltzen dela. Adibidez:

  *   Edorta Agirre elikadura adituak hala erabiltzen du aspaldidanik, esate baterako 0 kilometroko jan-edanak<https://www.berria.eus/paperekoa/4753/045/001/2012-11-17/0_kilometroko_jan_edanak.htm> 2012ko artikuluan.
  *   BM banatzaileak ere hala darabil, bere produktu freskoak <https://www.bmsupermercados.es/produktu-freskoa-sasoiko.htm> sustatzeko.
  *   Gironako Sant Pere Pescador<https://eu.wikipedia.org/wiki/Sant_Pere_Pescador> herritxoan dagoen Camping Las Palmeras-ek berak ere esamolde berbera du bere supermerkatua<http://www.campinglaspalmeras.com/eu/zerbitzuak/supermerkatua/>ren orrian.



--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.eus
43º 19' 15" N 1º 58' 57.5" W
________________________________
Nork: godofredo a <texla39 a bildua gmail.com>
Bidaltze-data: astelehena, 2018(e)ko apirilaren 2a 18:14
Nori: ItzuL
Gaia: [itzul] Kilómetro cero

Aupa! "productos que se denominan de kilómetro cero" eman behar dut, eta finkatuta dago hori euskaraz? Zero kilometroko produktuak? Kilometro 0-koak? Besterik?

Eskerrik asko!
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20180403/2d9fb03e/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago