[itzul] ER: Kilómetro cero

Edorta Agirre agirredort a bildua gmail.com
As, Api 3, 08:13:13, CEST 2018


Hala da, Gotzon. Gerora, erdaretatik hitzez hitz hartutako esamolde 
horren bitxiaz konturaturik, "ber-bertako" (elikagai, barazki, etab.) 
aukeratu eta erabili genuen, den-dena kanpotik ekarri eta bere hartan 
uztea egokia ez dela iritzita, etxean zegoen moldea euskaldunek oraino 
ulertzen badute, batez ere.

2018/04/03 06:49(e)an, EGIA GOIENETXEA, Gotzon igorleak idatzi zuen:
>
> Esango nuke /zero kilometro/ esamoldea erabiltzen dela. Adibidez:
>
>   * Edorta Agirre elikadura adituak hala erabiltzen du aspaldidanik,
>     esate baterako 0 kilometroko jan-edanak
>     <https://www.berria.eus/paperekoa/4753/045/001/2012-11-17/0_kilometroko_jan_edanak.htm>
>     2012ko artikuluan.
>   * BM banatzaileak ere hala darabil, bere produktu freskoak
>     <https://www.bmsupermercados.es/produktu-freskoa-sasoiko.htm>sustatzeko.
>   * Gironako Sant Pere Pescador
>     <https://eu.wikipedia.org/wiki/Sant_Pere_Pescador> herritxoan
>     dagoen Camping Las Palmeras-ek berak ere esamolde berbera du bere
>     supermerkatua
>     <http://www.campinglaspalmeras.com/eu/zerbitzuak/supermerkatua/>ren orrian.
>
>
>
>
> -- 
> Gotzon Egia
> gegia a bildua gipuzkoa.eus
> 43º 19' 15" N 1º 58' 57.5" W
> ------------------------------------------------------------------------
> *Nork:* godofredo a <texla39 a bildua gmail.com>
> *Bidaltze-data:* astelehena, 2018(e)ko apirilaren 2a 18:14
> *Nori:* ItzuL
> *Gaia:* [itzul] Kilómetro cero
> Aupa! "productos que se denominan de kilómetro cero" eman behar dut, 
> eta finkatuta dago hori euskaraz? Zero kilometroko produktuak? 
> Kilometro 0-koak? Besterik?
>
> Eskerrik asko!

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20180403/cadee230/attachment-0001.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago