[itzul] MUGIMENDU ZAKAR/ Movimiento grosero
Bittor Abarzuza
bittorbe a bildua gmail.com
Ast, Api 5, 11:16:35, CEST 2018
Gero bada onomatopeia bat halako mugimendua adierazten duena, baina, agian
informalegia izan daiteke: zirri-zarra ibiltzea, (Ultzama aldean, zaldia
bezala ibiltzen den laguna) beraz, zirri-zarrako mugimendua litzateke, ez
da hala? Testuinguruak era formalago batera eskatzen duelakoan nago,
mugimendu teknikoa baita.
Ongi izan, Bitor
LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER<larrinaga_asier a bildua eitb.eus> igorleak hau idatzi
zuen (2018(e)ko apirilaren 5(a) 09:01):
>
>
> Ereinek argitaraturiko "Jakob von Gunten: egunkari bat" nobelaren
> aurkezpenean, esaldi hau dator:
>
>
>
> «Hemen, bere obra guztian bezala, sentiarazten dizkigu, nahasian, zehatza
> eta doigabea, pisua eta arina, lotsagabea eta begirunetsua: hori da,
> neurri handi batean, bere obraren originaltasuna, ez arriskurik gabea bere
> gogoaren orekarako».
>
>
>
> *Grosero* itzultzeko, egokiagorik ez zait bururatzen 'doigabe' hori baino.
>
>
>
>
>
> Asier Larrinaga Larrazabal
> <http://www.eitb.eus/link-banner-email-ezkerra/>
> <http://www.eitb.eus/link-banner-email-eskuma/>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20180405/f066e24f/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago