[itzul] "Pa habernos matao!"

Irizar Apaolaza, Ander (Euskarabidea) ander.irizar.apaolaza a bildua navarra.es
Ost, Api 11, 11:38:21, CEST 2018


Kaixo :
Esateko modua gorabehera, “akabatu” botatzen dut faltan.
Akabatu ez garenean/ ginenean!
Gutxik egin du/akabatu ez garenean/ginenean!
3. (V-gip ap. Elexp Berg), akatu. (Aux. intrans.). Morir. "Iru eguneko txala akau jakue" Elexp Berg. "Akabautako animalirik ezta jan ber" (G-azp). AxN explica desohorezki finatua (346) por deshonrarekin akabatua. v. galdu (4). [http://www.euskaltzaindia.eus/images/stories/oeh/izarra.gif] Egotzi zuten labera, eta an akabatu zen. Ber Trat 111r. Ezin sinhets dezakegu, adinak berak akhaba arteińo, akhabatuko garela. Ax 64 (V 42). Oh kolpü murtala / abanzü nük akabi. Xarlem 1153. Azken hatsetara züzün / Adrian akabirik. 'Adrien, abattu, / Était au dernier souffle'. Ib. 1278. Judas traidoreái ere barkatukozió [...] bańa deskonfiatzearéki yago akabatuzé galdus, ezi saltzearéki bere Jauna. LE Ong 90r. Eta hil-gabe bethi hiltzen? Akhabatu-gabe, bethi akhabatzen? Dv LEd 226. Fitetzago akhaba zadin, eman zuten bere presondegiko zolan aurkhitzen zen ganbera batean, non ez baitzuen ez airerik, ez argirik. Elsb Fram 114. Kolpe izugarri bat / artu du [katuak] burutik, / arekiń akabatu ta / juana da mundutik. Noe 128. Erańegun saldu zenidan zaldia gaur goizean akatu zait. EgutAr 3-2-1957 (ap. DRA). Egun berri hartan, hiltamu latz batean, animali guztiak akabatu ziren. Arti MaldanB 201.

Bide batez, testuingurua izatea ere lagungarria izan daiteke.
Ander Irizar

De: Julian Maia [mailto:julian.maia a bildua ehu.eus]
Enviado el: miércoles, 11 de abril de 2018 11:13
Para: 'ItzuL'
Asunto: Re: [itzul] "Pa habernos matao!"

Oroimenean ditudan aukera batzuk:
Porrakatu ez garenean (ere)! (Porrakatzeko ere !)
Kasatu ez garenean (ere)! (Kasatzeko ere !)
Abarrakitu ez garenean (ere) ! (Abarrakitzeko ere !)

Julian

De: Bittor Abarzuza <bittorbe a bildua gmail.com<mailto:bittorbe a bildua gmail.com>>
Enviado el: miércoles, 11 de abril de 2018 10:57
Para: itzul a bildua postaria.com<mailto:itzul a bildua postaria.com>
Asunto: [itzul] "Pa habernos matao!"

Nola emanen zenukete esamolde hori?
A. Geure burua hil ez dugunean!
B. Geure burua hiltzea izan dugu!
Aurrez aurretik mila esker, Bitor Abarzuza
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20180411/972fdbf1/attachment-0001.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image001.gif
Mota: image/gif
Tamaina: 89 bytes
Azalpena: image001.gif
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20180411/972fdbf1/attachment-0001.gif>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago