[itzul] "Pa habernos matao!"

Juan Garzia Garmendia juangarzia a bildua gmail.com
Ost, Api 11, 18:26:11, CEST 2018


Hondarribian maiz entzun dut interjekzio bat (ikusi dut badituela
erabilkideak; besteak beste, Txirrita) oso adierazkorra eta egoki izan
litekeena testuinguru batzuetan:

"Guré paradérua!"

Horren aldaeraren bat, akaso:

"Ederra paraderoa!"


Erositako prezioan.

Irizar Apaolaza, Ander (Euskarabidea)<ander.irizar.apaolaza a bildua navarra.es>
igorleak hau idatzi zuen (2018(e)ko apirilaren 11(a) 03:38):

> Kaixo :
>
> Esateko modua gorabehera, “akabatu” botatzen dut faltan.
>
> Akabatu ez garenean/ ginenean!
>
> Gutxik egin du/akabatu ez garenean/ginenean!
>
> *3.* (V-gip ap. Elexp *Berg*), *akatu. *(Aux. intrans.). Morir. "*Iru
> eguneko txala akau jakue*" Elexp *Berg.* "*Akabautako animalirik ezta jan
> ber*" (G-azp). *AxN* explica *desohorezki finatua* (346) por *deshonrarekin
> akabatua.* v. *galdu (4). *[image:
> http://www.euskaltzaindia.eus/images/stories/oeh/izarra.gif]*Egotzi zuten
> labera, eta an akabatu zen*. Ber *Trat* 111r. *Ezin sinhets dezakegu,
> adinak berak akhaba arteińo, akhabatuko garela*. Ax 64 (V 42). *Oh kolpü
> murtala / abanzü nük akabi*. Xarlem 1153. *Azken hatsetara züzün / Adrian
> akabirik*. 'Adrien, abattu, / Était au dernier souffle'. Ib. 1278. *Judas
> traidoreái ere barkatukozió [...] bańa deskonfiatzearéki yago akabatuzé
> galdus, ezi saltzearéki bere Jauna*. LE *Ong* 90r. *Eta hil-gabe bethi
> hiltzen? Akhabatu-gabe, bethi akhabatzen?* Dv *LEd* 226. *Fitetzago
> akhaba zadin, eman zuten bere presondegiko zolan aurkhitzen zen ganbera
> batean, non ez baitzuen ez airerik, ez argirik.* Elsb *Fram* 114. *Kolpe
> izugarri bat / artu du *[katuak] *burutik, / arekiń akabatu ta / juana da
> mundutik*. Noe 128. *Erańegun saldu zenidan zaldia gaur goizean akatu
> zait*. EgutAr 3-2-1957 (ap. *DRA*). *Egun berri hartan, hiltamu latz
> batean, animali guztiak akabatu ziren. *Arti *MaldanB* 201.
>
>
>
> Bide batez, testuingurua izatea ere lagungarria izan daiteke.
>
> Ander Irizar
>
>
>
> *De:* Julian Maia [mailto:julian.maia a bildua ehu.eus]
> *Enviado el:* miércoles, 11 de abril de 2018 11:13
> *Para:* 'ItzuL'
> *Asunto:* Re: [itzul] "Pa habernos matao!"
>
>
>
> Oroimenean ditudan aukera batzuk:
>
> Porrakatu ez garenean (ere)! (Porrakatzeko ere !)
>
> Kasatu ez garenean (ere)! (Kasatzeko ere !)
>
> Abarrakitu ez garenean (ere) ! (Abarrakitzeko ere !)
>
>
>
> Julian
>
>
>
> *De:* Bittor Abarzuza <bittorbe a bildua gmail.com>
> *Enviado el:* miércoles, 11 de abril de 2018 10:57
> *Para:* itzul a bildua postaria.com
> *Asunto:* [itzul] "Pa habernos matao!"
>
>
>
> Nola emanen zenukete esamolde hori?
>
> *A. Geure burua hil ez dugunean!*
>
> *B. Geure burua hiltzea izan dugu!*
>
> Aurrez aurretik mila esker, Bitor Abarzuza
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20180411/f95977f3/attachment-0001.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image001.gif
Mota: image/gif
Tamaina: 89 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20180411/f95977f3/attachment-0001.gif>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago