[itzul] "Pa habernos matao!"
koro navarro
navarro.koro a bildua gmail.com
Ost, Api 11, 19:46:36, CEST 2018
Aupa, Juan. Paradero hitzaz:
Gure etxean (gure zaharrak zirenen artean hobeto esanda) oso maiz entzuten
zen, eta ez dut uste oso egoki(a) denik "Pa habernos matao!" horrentzat.
Orotarikoan ondo azaldua dago, nik ezagutzen dudana behintzat:
Paradero, fin. Infernua izango da zuen betiko paradero tristea. Gco I
438. Penagarriyak
izaten dira / pobrien paraderuak. PE 59. Santa Agedak kulparik gabe / orra
zer paraderuak. Ud 118. Au da paraderua / Kantabritarrena. Tx in Imaz Auspoa
24, 51. Magallaneseri indiyuak / biziya kendu zioten, / beste askonik ez
daki iñork / zer paradero jo zuten. MendaroTx 353. Uztapideko basarri
zarren / paraderoa ikusi. Uzt Sas 39. Oiek dira oiñetakoak ekarri dituzuna!
Alkandora txuriaren paraderoa! Zendoia 143.
Ondo-ondo segi
2018-04-11 18:26 GMT+02:00 Juan Garzia Garmendia <juangarzia a bildua gmail.com>:
> Hondarribian maiz entzun dut interjekzio bat (ikusi dut badituela
> erabilkideak; besteak beste, Txirrita) oso adierazkorra eta egoki izan
> litekeena testuinguru batzuetan:
>
> "Guré paradérua!"
>
> Horren aldaeraren bat, akaso:
>
> "Ederra paraderoa!"
>
>
> Erositako prezioan.
>
> Irizar Apaolaza, Ander (Euskarabidea)<ander.irizar.apaolaza a bildua navarra.es>
> igorleak hau idatzi zuen (2018(e)ko apirilaren 11(a) 03:38):
>
> Kaixo :
>>
>> Esateko modua gorabehera, “akabatu” botatzen dut faltan.
>>
>> Akabatu ez garenean/ ginenean!
>>
>> Gutxik egin du/akabatu ez garenean/ginenean!
>>
>> *3.* (V-gip ap. Elexp *Berg*), *akatu. *(Aux. intrans.). Morir. "*Iru
>> eguneko txala akau jakue*" Elexp *Berg.* "*Akabautako animalirik ezta
>> jan ber*" (G-azp). *AxN* explica *desohorezki finatua* (346) por *deshonrarekin
>> akabatua.* v. *galdu (4). *[image:
>> http://www.euskaltzaindia.eus/images/stories/oeh/izarra.gif]*Egotzi
>> zuten labera, eta an akabatu zen*. Ber *Trat* 111r. *Ezin sinhets
>> dezakegu, adinak berak akhaba arteiño, akhabatuko garela*. Ax 64 (V 42). *Oh
>> kolpü murtala / abanzü nük akabi*. Xarlem 1153. *Azken hatsetara züzün /
>> Adrian akabirik*. 'Adrien, abattu, / Était au dernier souffle'. Ib.
>> 1278. *Judas traidoreái ere barkatukozió [...] baña deskonfiatzearéki
>> yago akabatuzé galdus, ezi saltzearéki bere Jauna*. LE *Ong* 90r. *Eta
>> hil-gabe bethi hiltzen? Akhabatu-gabe, bethi akhabatzen?* Dv *LEd* 226. *Fitetzago
>> akhaba zadin, eman zuten bere presondegiko zolan aurkhitzen zen ganbera
>> batean, non ez baitzuen ez airerik, ez argirik.* Elsb *Fram* 114. *Kolpe
>> izugarri bat / artu du *[katuak] *burutik, / arekiñ akabatu ta / juana
>> da mundutik*. Noe 128. *Erañegun saldu zenidan zaldia gaur goizean akatu
>> zait*. EgutAr 3-2-1957 (ap. *DRA*). *Egun berri hartan, hiltamu latz
>> batean, animali guztiak akabatu ziren. *Arti *MaldanB* 201.
>>
>>
>>
>> Bide batez, testuingurua izatea ere lagungarria izan daiteke.
>>
>> Ander Irizar
>>
>>
>>
>> *De:* Julian Maia [mailto:julian.maia a bildua ehu.eus]
>> *Enviado el:* miércoles, 11 de abril de 2018 11:13
>> *Para:* 'ItzuL'
>> *Asunto:* Re: [itzul] "Pa habernos matao!"
>>
>>
>>
>> Oroimenean ditudan aukera batzuk:
>>
>> Porrakatu ez garenean (ere)! (Porrakatzeko ere !)
>>
>> Kasatu ez garenean (ere)! (Kasatzeko ere !)
>>
>> Abarrakitu ez garenean (ere) ! (Abarrakitzeko ere !)
>>
>>
>>
>> Julian
>>
>>
>>
>> *De:* Bittor Abarzuza <bittorbe a bildua gmail.com>
>> *Enviado el:* miércoles, 11 de abril de 2018 10:57
>> *Para:* itzul a bildua postaria.com
>> *Asunto:* [itzul] "Pa habernos matao!"
>>
>>
>>
>> Nola emanen zenukete esamolde hori?
>>
>> *A. Geure burua hil ez dugunean!*
>>
>> *B. Geure burua hiltzea izan dugu!*
>>
>> Aurrez aurretik mila esker, Bitor Abarzuza
>>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20180411/747aee6f/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image001.gif
Mota: image/gif
Tamaina: 89 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20180411/747aee6f/attachment.gif>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago