[itzul] Haurrentzako euskal herri-kanta sexistarik?

Arrate Unzueta arrate.unzueta a bildua gmail.com
As, Api 17, 14:06:52, CEST 2018


 Pello Joxepe tabernan dala
haurra jaio da Larraulen (Bis)
etxera joan da esan omen du:
-Ez da neria izanen,
beraren amak topa dezala
haur horrek aita zein duen.

Hau pena eta pesadunbria!
Senarrak haurra ukatu (Bis)
Pello Joxepe bihotz neria
haur horrek aita zu zaitu
haur horrentzako beste jaberik
ezin nezake topatu.

Zure semia besuan daukat
senarra aldamenian (Bis)
orain denborik eztaukat eta
zuazkit ordu onian
neronek abisatuko zaizut
garaia datorrenian.

Fortunosoa nintzela baina
ni naiz fortuna gabia, (Bis)
abade batek eraman dizkit
umea eta andria:
haurra berea bazuen ere
andrea nuen neria.

Patzientzia hartu bihar da
munduan Pello Josepe, (Bis)
andria ere zuria izanda
haurra bestena diote;
gizonen faltan igarotzen da
basoan zenbait larrarte.


2018-04-17 10:25 GMT+02:00 Esther Lopez Epelde , ItzuL-en bidez <
itzul a bildua postaria.com>:

> Egun on:
>
> Proposatu dituzuen abestiez gain beste bat ere banuen buruan, aipatu
> duzuen ama-saltze horrekin zerikusia duena nolabait, baina ez ninduen
> gogobetetzen: *Amak ezkondu ninduen hamabost urtekin*.
>
> Zerrendatu dituzuen guztietatik *Oi, Pello, Pello *iruditzen zait dela
> testurako egokiena, emakumeon mendetasuna eta etxeko lanak lotzen
> dituelako, eta horixe erabiliko dudala uste dut.
>
> Mila esker denoi egin dituzuen ekarpenengatik eta ondo-ondo izan!
>
> Esther López Epelde
> Itzultzailea eta zuzentzailea
> Traductora y correctora
> es.linkedin.com/in/estherlopezepelde/ <http://t.co/ZxfKgeKvv9>
>
>
>
> El 17/04/2018, a las 08:52, AINARA MAYA URROZ <
> AINARA.MAYAURROZ a bildua osakidetza.eus> escribió:
>
> *Loa loa txuntxulunberde* lo-kanta nahikoa sexista iruditzen zait, nahiz
> eta abesti goxoa eta doinu polita ukan…
>
> ITURRI ZAHARRAK UR(TE) BERRI ONA
> UR GOIENA UR BARRENA
> URTE BERRI ONA!
> ELUR URTE ZORION URTE?
>
> Ainara Maya Urroz
> Euskara teknikaria
> Euskara zerbitzua - Pertsonala
> Debabarrena ESI / OSI Debabarrena
> Mendarozabal auzoa z/g
> 20850 Mendaro (Gipuzkoa)
> : 943 032911/ 830911)
> AINARA.MAYAURROZ a bildua osakidetza.eus
> EUSKERA.OSIDEBABARRENA a bildua osakidetza.eus
>
> Gizon edo emakume bati ezagutzen duen Hizkuntza batean hitz egiten
> badiozu, bere ulermenera iritsiko zara; bere hizkuntzan hitz egiten
> badiozu, ordea, bere bihotzera.
> (Nelson Mandela)
>
>
>
>
> *From:* Amaia Lasheras , ItzuL-en bidez [mailto:itzul a bildua postaria.com
> <itzul a bildua postaria.com>]
> *Sent:* lunes, 16 de abril de 2018 22:24
> *To:* Amaia Lasheras , ItzuL-en bidez
> *Cc:* Amaia Lasheras
> *Subject:* Re: [itzul] Haurrentzako euskal herri-kanta sexistarik?
>
> Barkatu! Orain ohartu naiz haurrentzeko kantei buruz ari zinela. Uste dut
> kasu horretan "Eperrak" kantak ez duela balio, horko seximoa oso
> metaforikoak delako.
>
> Amaia
>
>
> En lunes, 16 de abril de 2018 22:20:10 CEST, Amaia Lasheras , ItzuL-en
> bidez <itzul a bildua postaria.com> escribió:
>
>
> "Eperrak" ere oso sexista da.
>
>
> En lunes, 16 de abril de 2018 19:23:06 CEST, Txopi <txopi a bildua ikusimakusi.eus>
> escribió:
>
>
> Kaixo:
>
> Uste dut hauek ez direla bilatzen dituzun adibideak, baina badaezpada
> aipatzen dizkizut:
>
> Sorotan Beleren "Marinelaren zai" kantak azaltzen duen egoera, jauntxoen
> garaian arrunta izango zen, baina gau egun guztiz anakronikoa da.
> http://eu.musikazblai.com/sorotan-bele/marinelaren-zai/4
>
> "Maiteak galde egin zaudan" kantarekin antzeko zerbait gertatzen da,
> beltza izatearen arira.
> http://www.ikasbil.eus/c/document_library/get_file?
> uuid=80781f83-0c62-4a6a-aa16-a08ca654d7eb&groupId=10138
>
> Ea besteoi adibide hobeak bururatzen zaizkizuen.
>
> Ondo izan,
> Txopi.
>
> 16.04.2018 18:09-ean, Esther Lopez Epelde , ItzuL-en bidez idatzi zuen:
> > Kaixo denoi:
> >
> > Itzultzen ari naizen testu batean gaztelaniazko kanta sexista baten
> > letra jarri dute (así planchaba, así, así), emakumeon
> > sozializazioaren adibide gisa. Tankera horretako haurrentzako euskal
> > herri-kanta baten bila nabil, baina ez dut aurkitzen.
> >
> > Bururatzen zaizue zuei baten bat?
> >
> > Eskerrik asko eta ondo-ondo izan,
> >
> > Esther López Epelde
> > Itzultzailea eta zuzentzailea
> > Traductora y correctora
>
> > es.linkedin.com/in/estherlopezepelde/ [1] [2]
> >
> >
> >
> > Links:
> > ------
> > [1] http://es.linkedin.com/in/estherlopezepelde/
> > [2] http://t.co/ZxfKgeKvv9
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20180417/edbd41dc/attachment-0001.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago