[itzul] Embarazo no deseado
Xabier Aristegieta
allurritza a bildua gmail.com
Ast, Api 26, 15:39:43, CEST 2018
Erantzun didan bakarra zara eta eskertu egiten dizut horregatik, Asier.
Alabaina, nire ustez “bilatu gabeko” horrek ez du balio “no deseado”
egokiro itzultzeko.
Ezen “embarazo no deseado” bat, argi esanda, emakumeak errefusatutako
haurduntza da. Ez, besterik gabe, bilatugabea. Zenbat gizon-emakumeri ez
ote zaie gertatu haurra bilatu gabe haurra izatea, eta pozik asko,
gainera... eta horiek ez dira “embarazo no deseado”.
Xabier Aristegieta
LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER <larrinaga_asier a bildua eitb.eus> erabiltzaileak hau
idatzi du (2018 api. 26, og. (14:57)):
>
>
> ETBn "bilatu gabeko haurdunaldi" erabili dugu beharra egon denean, eta
> hala daukagu jasota HIKEAn.
>
>
>
>
>
> Asier Larrinaga Larrazabal
>
>
>
>
>
> *From:* Xabier Aristegieta [mailto:allurritza a bildua gmail.com]
> *Sent:* miércoles, 25 de abril de 2018 18:48
> *To:* ItzuL
> *Subject:* [itzul] Embarazo no deseado
>
>
>
> Euskaltermek "nahi gabeko haurduntza" ematen du, 4. ponderazio-markarekin.
>
>
>
> Niri behintzat, "nahi gabeko haurduntza" horrek "embarazo involuntario"
> ulerrarazten dit, ez "no deseado".
>
>
>
> Agian, etimologikoki egia izan daiteke "involuntario = no deseado" dela.
> Baina, erabileran, nik uste dut alde nahiko nabarmena dagoela bien artean,
> ez?
>
>
>
> "Involuntario"= propio bilatu gabe gertatua.
>
> "No deseado"= nahiaren kontrakoa.
>
>
>
> Eta pentsatzen dut gehienok ezagutuko dugula kasuren bat edo gehiago, non
> haurduntza bat nahi gabekoa bai, baina nahiaren kontrakoa izan ez den.
>
>
>
> Hori horrela, nire proposamena litzateke "embarazo involuntario/no
> buscado"rako uztea "nahi gabeko haurduntza". Nola, orduan, "embarazo no
> deseado"? Hertsiki, uste dut zuzena litzatekeela "gogoz kontrako
> haurduntza" espresioa. Baina, aldi berean, desegokia iruditzen zait,
> gehiegi iradokitzen baitu bortxaketa bidezko haurduntza bat. Horregatik,
> "ez-gogozko haurduntza"k balio lezake, agian.
>
>
>
> Bestelako proposamenik bai?
>
>
>
> Xabier Aristegieta
> <http://www.eitb.eus/link-banner-email-ezkerra/>
> <http://www.eitb.eus/link-banner-email-eskuma/>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20180426/eaef0b21/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago