[itzul] ER: ”Diferentes, no desiguales!
LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER
larrinaga_asier a bildua eitb.eus
Ast, Abe 13, 08:54:01, CET 2018
Berandu banabil ere, proposamen bat egin nahi nuke.
Nire abiapuntua da euskaraz Zuzenbidearen arloan zelan erabiltzen den "iguales (ante la ley)". Esango nuke "berdinak (legearen aurrean)" erabiltzen dela beti-beti, salbuespenik barik. "Berdintasun" termino eratorria ere hor dago. Beraz, "desiguales" euskaraz "desberdinak" esan beharko genuke, zalantzarik barik, albo batera utzita "despareko" eta antzekoak.
Horrenbestez, galdetu den eslogana honela emango nuke: «Askotarikoak, ez desberinak!» edo
«Askotarikoak, desberinak ez!».
Asier Larrinaga Larrazabal
[http://www.eitb.eus/multimedia/banner_emails/banner_emails_ezkerra.jpg] <http://www.eitb.eus/link-banner-email-ezkerra/> [http://www.eitb.eus/multimedia/banner_emails/banner_emails_eskuma.jpg] <http://www.eitb.eus/link-banner-email-eskuma/>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20181213/2755c94a/attachment-0001.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago