[itzul] lengua vehicular

Aintzane Ibarzabal aintzaneibar a bildua gmail.com
Ast, Ots 15, 14:24:20, CET 2018


Ez ditut mezu guztiak irakurri, baina esango nuke hitza oso erabilia dela,
batez ere ikasgai bat atzerriko hizkuntzan irakasten denean.
Aurreko mezua oso argia da eta, hala da: *irakaskuntzako hizkuntza* da.
Izan ere, ez da soilik komunikatzeko erabiltzen, irakasteko eta ikasteko
erabiltzen da: materialak, azterketak, taldeko lanak...dena hizkuntza
horretan egiten da.
Ikastetxeetan erabiltzeko bada, nik  *Ikasgaiaren hizkuntza* jarriko nuke.
*Adibidez*: Antropologia (ikasgaia); ikasgaiaren hizkuntza (ingelesa).

Zehaztapen txiki bat, besterik ez.
Aintzane



Alberto Martínez de la Cuadra<albertomartinezdelacuadra a bildua gmail.com> igorleak
hau idatzi zuen (2018(e)ko otsailaren 15(a) 13:55):

> Galderan ez da zehaztu zein den *lengua vehicular* terminoaren
> erabileremua. Hezkuntza-alorrekoa bada, badirudi Euskaltermen ageri den
> *komunikazio-hizkuntza* erabili beharko litzatekeela, termino
> normalizatua/gomendatuaren ponderazio-marka duelako eta ikaskuntza eta
> hezkuntza aipatzen direlako erabileremutzat sarrera horretan:
>
> Euskalterm:
>
> *lengua vehicular*
>
> - Hizkuntzalaritza. Literatura > Soziolinguistika > Ikaskuntza eta
> hezkuntza -
>
> eu *komunikazio-hizkuntza* (4)
>
> Definizioa: Informazio edo zerbitzu bat eskaintzean, komunikatzeko
> erabiltzen den hizkuntza; bereziki, irakaskuntzan jakintza transmititzeko
> irakasle eta ikasleek erabiltzen duten hizkuntza.
>
> es lengua vehicular
>
> fr langue véhiculaire
>
> en everyday language
>
> [Soziolinguistika Hiztegia] [2009]
>
> Hala ere, ingelesezko baliokidea *everyday language *bada, zalantza egin
> daiteke gauzak apur bat nahasi ez ote diren hor. *Komunikazio-hizkuntza* *everyday
> language *izan daiteke, baina irakaskuntzan jakintza transmititzeko
> erabiltzen den hizkuntza aditzera emateko, lausoegia iruditzen zait, eta
> kasuren batean desegokia ere izan daiteke.
>
> Cercatermen eta IATEn bilatuz gero, erabileremua bera izanik ere, beste
> baliokide batzuk ageri dira, *irakaskuntza-hizkuntza*ren parekoak direnak:
>
> Cercaterm:
>
>     ca *llengua vehicular*, n f
>
>     ca llengua d'ensenyament, n f sin. compl.
>
>     es lengua de enseñanza
>
>     es lengua vehicular
>
>     fr langue d'enseignement
>
>     fr langue de scolarisation
>
>     en language of education
>
>     en language of instruction
>
> <Educació > Didàctica > Currículum>
>
> Llengua que s'utilitza per a transmetre els coneixements de les diferents
> matèries en un centre educatiu.
>
> IATE
>
> EDUCATION AND COMMUNICATIONS [EP]
>
> EN *language of instruction*
>
> FR langue véhiculaire
>
> IT lingua veicolare
>
> TERMIUN Plusen *langue véhiculaire* bilaturik, berriz, beste erabileremu
> batera egiten du salto, eta hor bai, egokia da *komunikazio-hizkuntza*:
>
> English
>
> Subject field(s)
>
>     Language (General)
>
>     Anthropology
>
>     *vehicular language*
>
>     CORRECT
>
> DEF
>
> Language which serves communication between members of different
> linguistic communities.
>
> OBS
>
> English is the vehicular language of civil aviation throughout most of the
> world.
>
>
>
> French
>
> Domaine(s)
>
>     Linguistique (Généralités)
>
>     Anthropologie
>
>     *langue véhiculaire*
>
>     CORRECT, FEM
>
> Beraz, erabileremua hezkuntza bada, nik *irakaskuntza-hizkuntza*
> erabiliko nuke (kakofonia gorabehera).
>
> Erabileremua beste bat bada eta hizkuntza-komunitateen artean
> komunikatzeko erabiltzen den hizkuntza izendatu nahi bada,
> *komunikazio-hizkuntza* da egokia.
>
> *Irakaskuntza-hizkuntza* erabili izan da hezkuntza-alorrean lehen
> aipatutako adieran:
>
> Inork uste al du, zinez, gizarte demokratiko batean, milaka eta milaka
> gurasok hogeita bost urtean euren gogoaren eta erabakiaren kontra
> aukeratuko zutela euren seme-alabentzako irakaskuntza-hizkuntza? (Patxi
> Baztarrika Galparsoro, *Babeli Gorazarre*)
>
> Lege hori [10/1982 Legea] atera zenetik, euskara, poliki-poliki, hedatuz
> joan da irakaskuntza-hizkuntza gisa, eta, egun, errealitate bihurtu da
> irakasmaila guztietan. Jada, gazte euskaldunen promozio askok arrakastaz
> amaitu dituzte unibertsitate-ikasketak, eskolatze-prozesu guztia euskaraz
> eginda. (47/2012 DEKRETUA, apirilaren 3koa, euskaraz egindako ikasketa
> ofizialak aintzat hartzeko eta euskara-maila hizkuntza-tituluen eta
> ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko dena.)
>
> Alberto Martínez de la Cuadra
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20180215/3b3a8254/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago