[itzul] Puyo del Castillón
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.eus
Or, Ots 16, 12:18:44, CET 2018
> Kaixo. Zangozan dago, eta hori berreskuratzeko proiektu bat aurkeztu
> dute. Interneten bila ibili naiz, baina erreferentzia baino ez dut
> topatu (izena bera, ez besterik).
>
> Nola emango zenukete hori?
>
Wikipedian, Zangozaren sarrerran, gaztelaniaz aipatzen dute gain horren
jatorrizko izena «Arangoiz» dela, ziurrenik *Arangoitz*:
*«Castellón*o*Casteillón*; el antiguo castillo se encontraba situado
en una colina, el Puy de Arangoiz...»
Zoritxarrez, euskarazkoan ez dute halakorik jaso.
Dena dela, ez nuke zalantza egingo hala denik. Besteak beste, hiru.eus
webgunean, «Zangozako gaztelua
<http://www.hiru.eus/es/historia/gazteluak/gaztelu-guztiak/-/journal_content/56/21564/ZANGOZAKO-GAZTELUA>»
atalean: «Kastellongo gaztelua izena ere ematen zaio. Zangoza herriaren
gainean zegoen gaztelua, baina Aragoi ibaiaren beste aldean,
eskuinaldean, Arangoitz izeneko mendi multzoan».
Ginera, Zangozako AEKren euskaltegia Arangoitz deitzen da.
Ohargarria da, baita ere, gaztelaniazko izen generikoa -dirudienez,
toponimo izatera iritsi dena- zalantzakoa izan dela, hiru aldagai hauen
artean: /castellón, castillón, casteillón/.
--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.eus
43º 19' 15" N 1º 58' 57.5" W
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20180216/220e6437/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago