[itzul] Puyo del Castillón

Ales Bengoetxea Ales_Bengoetxea a bildua donostia.eus
Or, Ots 16, 13:23:28, CET 2018


Donostian ere Puyo/Puio izeneko leku-izen bat dugu, Euskaltzaindiak "Puiu"
forman arautu duena. Beste bat ere izan zen garai batean, Fermín Calbetón
kalearen bukaeran. Horregatik kale horren izen zaharra gaztelaniaz Puyuelo
zen eta euskaraz, berriz, "Puiu kalea".

Gaskoinerazko "pujòu" hitzetik dator. Beharbada Zangotzarako ere balio
izango du; ez dakit.

Ongi izan.

https://gasconha.com/spip.php?loc7407
                                                           
  Euskara                                                  
  Zerbitzua            Ales Bengoetxea Telletxea           
  -                    Euskara Zerbitzua - Hizkuntza       
  Euskararen           normalizatzailea                    
  Hiria                Tel: 943 483759                     
                       www.donostiaeuskaraz.eus            
                                                           






Nork:	Gotzon Egia <gegia a bildua gipuzkoa.eus>
Nori:	ItzuL <itzul a bildua postaria.com>, Itzuliz Itzulpen Zerbitzua
            <itzuliz a bildua outlook.com>
Data:	16/02/2018 12:19
Gaia:	Re: [itzul] Puyo del Castillón






      Kaixo. Zangozan dago, eta hori berreskuratzeko proiektu bat aurkeztu
      dute. Interneten bila ibili naiz, baina erreferentzia baino ez dut
      topatu (izena bera, ez besterik).


      Nola emango zenukete hori?


Wikipedian, Zangozaren sarrerran, gaztelaniaz aipatzen dute gain horren
jatorrizko izena «Arangoiz» dela, ziurrenik Arangoitz:


      «Castellón o Casteillón; el antiguo castillo se encontraba situado en
      una colina, el Puy de Arangoiz...»


Zoritxarrez, euskarazkoan ez dute halakorik jaso.


Dena dela, ez nuke zalantza egingo hala denik. Besteak beste, hiru.eus
webgunean, «Zangozako gaztelua» atalean: «Kastellongo gaztelua izena ere
ematen zaio. Zangoza herriaren gainean zegoen gaztelua, baina Aragoi
ibaiaren beste aldean, eskuinaldean, Arangoitz izeneko mendi multzoan».


Ginera, Zangozako AEKren euskaltegia Arangoitz deitzen da.


Ohargarria da, baita ere, gaztelaniazko izen generikoa -dirudienez,
toponimo izatera iritsi dena- zalantzakoa izan dela, hiru aldagai hauen
artean: castellón, castillón, casteillón.


--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.eus
43º 19' 15" N 1º 58' 57.5" W




-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20180216/6ca4fdec/attachment-0001.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: 15663388.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 3971 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20180216/6ca4fdec/attachment-0001.jpg>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: graycol.gif
Mota: image/gif
Tamaina: 105 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20180216/6ca4fdec/attachment-0001.gif>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago