[itzul] Unos cientos de metros
Alfontso Mujika Etxeberria
a.mujika a bildua elhuyar.eus
As, Ots 20, 10:15:57, CET 2018
Berariaz landuta dago gai hori* Zientzia eta teknikako euskara arautzeko
gemendioak* liburukian, III.1.8 puntuan (Matematikako eta fisikako zenbait
esamolde):
----------------------------------------------
(...) Gehitzen dena zenbatzaile zehaztugabe bat bada, ohi duen lekua
hartuko du zenbatzaile horrek, gainerakoa izen konplexu bat balitz bezala:
[milioika atomo] batzuk
zenbait [ehunka langile]
[milaka galaxia] asko
Bide batez, azken molde horretakoek badute abantaila erabilera teknikorako,
aurreko beste guztiek berezkoa baitute hiperbole-enfasi bat kopuruaren
denotazio hutsetik urruntzen dituena. Alegia, "mordo galanta" adierazteko
erabili ohi direla zenbatzaile zehaztugaberik ez daramaten adierazpenak,
eta ez nolabaiteko "kopuru-maila".
Ikus kontrastea:
Ehunka torloju behar lirateke. [torloju mordoa]
Zenbait ehunka torloju behar lirateke. [hirurehun-bostehun. demagun]
----------------------------------------------
Elhuyarreko helbide elektronikoak @elhuyar.eus dira orain.
*Alfontso Mujika Etxeberria*
<https://twitter.com/elhuyarhizk>[image:
https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1]
<https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>[image:
https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa]
<https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
a.mujika a bildua elhuyar.eus
tel.: 943363040 | luzp.: 216
Zelai Haundi, 3
Osinalde industrialdea
20170 Usurbil
*www.elhuyar.eus* <http://www.elhuyar.eus/>
<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>
[image:
https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan]
<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>
Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan
dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du. Zu ez
bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
2018-02-20 9:52 GMT+01:00 Patricia Jorge Kuartango <kuartango a bildua gmail.com>:
> Egun on, berriro ere:
>
> Goiko horrekin gabiltza jolasean, ea zelan itzuli.
>
> «Ehunka metro batzuk» literalak belarrian min ematen digu (ohituta falta,
> akaso), eta, gramatikari dagokionez ere, ez dakigu ea zuzena ote den.
> Bestalde, «ehunka metro» ez da, gure ustez, jatorrizkoaren parekoa, eta
> baztertu egin dugu.
>
> Googleri galdetuta, 265 aldiz erabili dute «ehunka metro batzuk» formula
> (tartean, Ikasbilek, Berriak, Elhuyarrek, zientzia.eus-ek eta Argiak,
> besteak beste), baina tira, ez da oso kopuru esanguratsua ere...
>
> Zelan ikusten duzue? Zuzena da «ehunka metro batzuk»? Eta egokia?
>
> Ondo izan!
>
> Patricia
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20180220/995e2a00/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago