[itzul] Unos cientos de metros
Patricia Jorge Kuartango
kuartango a bildua gmail.com
As, Ots 20, 10:54:44, CET 2018
Eskerrik asko, Alfontso.
Beti bezala, oso argigarriak zure azalpenak.
«Ehunka metro batzuk», beraz.
Ondo izan!
Patricia
El 20/2/2018 10:17, "Alfontso Mujika Etxeberria" <a.mujika a bildua elhuyar.eus>
escribió:
> Berariaz landuta dago gai hori* Zientzia eta teknikako euskara arautzeko
> gemendioak* liburukian, III.1.8 puntuan (Matematikako eta fisikako
> zenbait esamolde):
>
> ----------------------------------------------
> (...) Gehitzen dena zenbatzaile zehaztugabe bat bada, ohi duen lekua
> hartuko du zenbatzaile horrek, gainerakoa izen konplexu bat balitz bezala:
>
> [milioika atomo] batzuk
> zenbait [ehunka langile]
> [milaka galaxia] asko
>
> Bide batez, azken molde horretakoek badute abantaila erabilera
> teknikorako, aurreko beste guztiek berezkoa baitute hiperbole-enfasi bat
> kopuruaren denotazio hutsetik urruntzen dituena. Alegia, "mordo galanta"
> adierazteko erabili ohi direla zenbatzaile zehaztugaberik ez daramaten
> adierazpenak, eta ez nolabaiteko "kopuru-maila".
> Ikus kontrastea:
> Ehunka torloju behar lirateke. [torloju mordoa]
> Zenbait ehunka torloju behar lirateke. [hirurehun-bostehun. demagun]
> ----------------------------------------------
>
>
> Elhuyarreko helbide elektronikoak @elhuyar.eus dira orain.
>
> *Alfontso Mujika Etxeberria*
> <https://twitter.com/elhuyarhizk>[image:
> https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1]
> <https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>[image:
> https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa]
> <https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
>
>
> a.mujika a bildua elhuyar.eus
>
> tel.: 943363040 | luzp.: 216
> Zelai Haundi, 3
> Osinalde industrialdea
> 20170 Usurbil
>
> *www.elhuyar.eus* <http://www.elhuyar.eus/>
> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>
> [image:
> https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan]
> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>
>
> Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa
> izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du.
> Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
> debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
> kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
> bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
>
> 2018-02-20 9:52 GMT+01:00 Patricia Jorge Kuartango <kuartango a bildua gmail.com>:
>
>> Egun on, berriro ere:
>>
>> Goiko horrekin gabiltza jolasean, ea zelan itzuli.
>>
>> «Ehunka metro batzuk» literalak belarrian min ematen digu (ohituta falta,
>> akaso), eta, gramatikari dagokionez ere, ez dakigu ea zuzena ote den.
>> Bestalde, «ehunka metro» ez da, gure ustez, jatorrizkoaren parekoa, eta
>> baztertu egin dugu.
>>
>> Googleri galdetuta, 265 aldiz erabili dute «ehunka metro batzuk» formula
>> (tartean, Ikasbilek, Berriak, Elhuyarrek, zientzia.eus-ek eta Argiak,
>> besteak beste), baina tira, ez da oso kopuru esanguratsua ere...
>>
>> Zelan ikusten duzue? Zuzena da «ehunka metro batzuk»? Eta egokia?
>>
>> Ondo izan!
>>
>> Patricia
>>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20180220/2547c6d8/attachment-0001.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago