[itzul] Aditzaren atzerakarga, buruko min hori

Iñaki Lopez de Luzuriaga inaki.luzuriaga a bildua gmail.com
Or, Ots 23, 15:37:32, CET 2018


Hemen aipatutako beste aukera batzuk ondo egonik ere, Berriakoa txukuna
iruditzen zait niri, askoz okerragoak ikusi ditut Berrian inondik ere:
behartutako SVO motako egitura analitiko, frankensteindar ulergaitzak.
Horiek bai  eragiten didate kezka.

Iñaki

2018-02-23 14:04 GMT+01:00 Agirre Garai, Jon <jon-agirre a bildua euskadi.eus>:

> Mendebaldean oso argi daukagu galdegaiaren kontua. Gurean “Argi egin du
> berba” (ez ilun), “Goizez egiten dut lan” (ez arratsaldez), “Zutik egin du
> promes” (ez jarrita) bezalako esaldiak sortzen ditugu galdegaia ‘argi’,
> ‘goizez’ eta ‘zutik’ badira. Beste esaldi hauetan, ostera, ‘argi’, ‘goizez’
> eta ‘zutik’ mintzagai dira eta ‘berba’, ‘lan’ eta ‘promes’ galdegai: “Argi
> berba egin du (ez entzun, gor samarra da eta)”, “Goizez lan egiten du (ez
> atseden hartu edo egonean egon)” eta “Zutik promes egin du (ez zin)”.
>
>
>
> Beraz, “…xahutu ditzagun ari dira saiatzen” esango genuke, berrikeria
> barik, galdegaia “…xahutu ditzagun” delakoan. Baina horretan “saiatzen”
> dabiltzala (ari direla) esan nahi badugu, eta ez, adibidez, horretan
> “borrokatzen”, orduan bai, “saiatzen ari dira” esango genuke eta ez “ari
> dira saiatzen”; baina orduan, hortik hasi eta “Saiatzen ari dira (ez
> borrokatzen, baizik soilik saiatzen) …xahutu ditzagun” izango litzateke
> gure joskera.
>
>
>
> Hori, ni neu guztiz oker ez banago, behintzat.
>
>
>
> Jon
>
>
>
>
>
> *From:* Musde H [mailto:musdeh a bildua gmail.com]
> *Sent:* osteguna, 2018.eko otsailak 22 20:29
> *To:* ItzuL
> *Subject:* Re: [itzul] Aditzaren atzerakarga, buruko min hori
>
>
>
> Nik ere primeran ulertzen dut Berriakoa, eta ez zait axola Altubek zer
> uste izan zuen. Orain antialtuberismoa dugu modan. "Ari dira saiatzen"
> berrikeriatzat dut, izugarri zabaldu dena, baina erlatibozko esaldietan
> ezin erabili dena. Euskadi irratian, moda horren kontura, anbiguitatean
> darorzte (!) sarri: "Ertzainak bidea txandaka ari dira ematen" (istripu
> baten kariaz bide-errail bat hertsia delarik) Ez baitakigu txandaka dena
> bidea ala ertzainak diren...
>
> Mikel
>
>
>
> Iñaki Arrieta - BiTEZ<itzul a bildua bitez.com> igorleak hau idatzi zuen
> (2018(e)ko otsailaren 22(a) 12:46):
>
> Nik uste, atzerakarga ez da harri bakarra bide horretan.
>
> Mendeko perpausaren subjuntiboa (ezkutuko sasierlatiboa, esango nuke) eta
> nagusiko "saiatu" aditza nahitaezko hautuak al dira?
> Informazioa hierarkizatu al daiteke garrantziaren arabera, beste kontu
> batzuen kaltean izanda ere?
> Lizentzia txiki horiek hartuta...
>
> "Ahaleginean ari dira, indarrak nahi ez dugun autogobernuan xahutu
> ditzagun".
>
> Gauza baldin bada esaldian dauden hitzak eta ez beste batzuk erabilita eta
> lotura mota horri bere horretan eutsita lortzea esaldi horren hobekuntza
> komunikatibo bat, ez hartu aintzat esandakoa.
>
> Iñaki, Bitezekoa
>
>
>
> El 22/02/2018 a las 9:35, sayago.ja a bildua aju.ej-gv.es escribió:
>
> Ni ere martzianoa izango naiz, baina irudipena neukan ulertzen nuela
> Berriaren idazpurua, hainbat buelta ematen ibili gabe. Dena dela,
> zehaztasun hauetatik guztietatik zerbait onuragarririk ateratzen bada…
>
>
>
> *De:* Agirre Garai, Jon [mailto:jon-agirre a bildua euskadi.eus
> <jon-agirre a bildua euskadi.eus>]
> *Enviado el:* jueves, 22 de febrero de 2018 9:32
> *Para:* ItzuL
> *Asunto:* Re: [itzul] Aditzaren atzerakarga, buruko min hori
>
>
>
> Nik aldatuko niokeen bakarra azken zatia da:
>
>
>
> *Nahi ez dugun autogobernu batean indarrak xahutu ditzagun ari dira
> saiatzen.*
>
>
>
> Zure lehen proposamena iluna da eta zalantza izango nuke nola ulertu,
> honela adibidez:
>
>
>
> *Guk nahi ez dugun autogobernu batean eurak saiatzen ari direla guk
> indarrak xahutu ditzagun.*
>
>
>
> Bigarren proposamena, ostera, ondo ulertuko nizuke.
>
>
>
> Jon
>
>
>
>
>
> *From:* Xabier Aristegieta [mailto:allurritza a bildua gmail.com
> <allurritza a bildua gmail.com>]
> *Sent:* asteazkena, 2018.eko otsailak 21 16:11
> *To:* ItzuL
> *Subject:* [itzul] Aditzaren atzerakarga, buruko min hori
>
>
>
> Atzoko BERRIAren azalean, letra potoloetan, CUPeko Mireia Boya-ren
> adierazpen batzuk honela euskaratuta agertzen dira:
>
>
>
> "Nahi ez dugun autogobernu batean indarrak xahutu ditzagun saiatzen ari
> dira"
>
>
>
> Bi galdera bururatzen zaizkit:
>
>
>
> 1.-Txarretik zer ote zukeen, horrela itzuli balute?:
>
>
>
> "Saiatzen ari dira nahi ez dugun autogobernu batean indarrak xahutu
> ditzagun".
>
>
>
> Eta hori, beste hau ez proposatzeagatik:
>
>
>
> "Saiatzen ari dira indarrak xahutu ditzagun nahi ez dugun autogobernu
> batean"
>
>
>
> 2.- Aurreko biak ez al dira askoz ere ulergarriagoak eta, horrexegatik,
> erabiliagoak, BERRIAko esaldia baino?
>
>
>
> Eta hirugarren galdera bat:
>
>
>
> 3.- Inork esaten al zuen Altuberen eragina gaindituta daukagula?
>
>
>
>
>
> Xabier Aristegieta
>
>
>
>
>
>
>
>
>
> [image: Imagen quitada por el remitente.] <http://www.euskadi.net>
>
>
>
>
> <http://www.euskadi.net>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20180223/79ad2a36/attachment-0001.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image001.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 823 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20180223/79ad2a36/attachment-0001.jpg>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago