[itzul] Inadmitir eta desestimar

Bakartxo ARRIZABALAGA bakartxo.arrizabalaga a bildua orange.fr
Iga, Eka 3, 20:02:08, CEST 2018


Desestimar egiten da tramitea egin eta eskatu denari kasu egiten ez zaionean, inadmitir, berriz, inadmitir a tramite da, hau da, eskaria tramitatu ere ez dela eginen.
 
Bakartxo
 
 
 
 
> Message du 01/06/18 14:50
> De : "Xabier Aristegieta" 
> A : "ItzuL" 
> Copie ā : 
> Objet : Re: [itzul] Inadmitir eta desestimar
> 
>

"Desestimar" esateko, Euskaltermek "ezetsi" ematen du, eta 4. ponderazio-markarekin. Eta esango nuke "ezetsi"k bidetxo bat egina daukala.

>
"Inadmitir" beste kontu bat da.

>
Batetik, Euskaltermek ez digu horrentzat pistarik ematen.

>
Bestetik, "inadmitir"= "ez onartu" itzultzeak gogoetarako mamirik badu. Aditz bat ezeztatzea eta esanahi negatiboko aditz bat baieztatzea gauza bera al dira, egiazki? Horrelakoetan kontuz ibili beharra dago. Adibidez, "negar" ez da "ez baieztatu".

>
Zorrozki, "ez onartu"ri buruz gauza bera esan genezakeelakoan nago. Nahiz eta –egia da– "onartu" aditzaren kasu zehatzean, praxiak esaten digun "ezjava-script baztertu"tzat jo ohi dela gehien-gehienetan, non eta, adibidez, ez zaion adberbio bat gehitzen ("oraindik ez onartu", kasu).

>
Bestetik, kontuan hartu behar da "inadmitir"ek ematen duen "inadmisiķn" substantiborako bidea nola egingo genukeen euskaraz, "ez onartu"tik abiatuta: "zerbait (NOR kasuan) ez onartzea?" Ala "zerbaitEN ez-onartzea"? Egiten den aukera ez da, kontuan izan, inolako huskeria. Inolakoa ere. Substantiboei adjektiboak erantsi ohi baitzaizkie. "Inadmisiķn negligente", adibidez. Hori horrela, "zerbait ez onartzea" aukerak ez du modurik ematen euskaraz adjektiborik eransteko. Ezta adberbiorik ere. Ezen "zerbait zabarkeriaz ez onartzea" esaldian, ezezkoak adberbioa ukatzen duela uler liteke/ulertu beharrekoa da.

>
Nire proposamena: "zerbait EZ-ONARTU", eta hortik, "zerbaiten EZ-ONARTZEA".

>
Xabier Aristegieta


>
Itzulpen Zerbitzua - Bermeoko Udala igorleak hau idatzi zuen (2018(e)ko ekainaren 1(a) 14:00):
>


Egun on, 
>
gure idazkariak bi hitz horien euskarazko ordain zehatza zein den galdetu digu.
"Inadmitir" hitzak esan nahi du ez direla baldintzak betetzen eskariaren edukia aztertzeko eta "desestimar" hitzak esan nahi du baldintzak betetzen direla baina edukia aztertuta ezin dela eskatutakoa eman.
Nola emango zenituzkete euskaraz? "Inadmitir"=ez onartu eta "desestimar"=ezetsi?
Eskerrak aldez aurretik.
>

> 
> 
> 
>
Nork Iņaki Lopez de Luzuriaga  
> Norentzat ItzuL  
> Bidalita: 2018/06/01 10:55 
> Gaia: Re: [itzul] Ingera hitzaren egokitasunaz zalantzak 
> 
>


Ez dut "ingera" ezagutzen, baina esango nuke "eragozpen"ek oso ondo funtzionantzen duela hor, non eta gaztelaniaz "reparos" eta "objeciones" hitzen arteko ņabardura bat ez dagoen.

>
Iņaki
>


>
2018-06-01 10:43 GMT+02:00 Pako Sudupe Elortza 
:
>





Gipuzkoako Lurralde Historikoko Toki Erakundeen Aurrekontuei buruzko abenduaren 19ko 21/2003 Foru Arauan, 70. artikuluan "Ingerak" arautzen dira. 
Hona 70. artikuluaren lehen puntua: "Kontuhartze-eginkizuna erabiltzean, organo kontuhartzailea aztergai diren egintzen, agirien edo espedienteen edukiarekin edo itxurarekin ados ez badago, bere ingerak idatziz azaldu beharko ditu erabakia edo ebazpena hartu baino". Gaztelaniaz, "reparos".
>

>
Eta badira "ingera etenarazleak" edo "etengarriak", hots, administrazio tramitazioa eteten dutenak.
>

>
Halere, Interneteko bilatzaile erabilienean begiratuta, badirudi oso arrakasta txikia izan duela "ingerak" gure udaletan-eta, eta "eragozpen"-ek lehia egiten diola. 
>

>
Zalantzan gabiltza "ingera etenarazle" erabili ala "eragozpen etenarazle".
>

>
Euskaltzaindiaren Hiztegian ez du sarrerarik "ingera" hitzak.

>
Foru Arauan erabilia den hitza baztertzeak zalantzak sortzen dizkigu, teknikariek txostenak, gisa denez, arautegian oinarriturik egiten dituzte eta.
>

>
Iritziak, irizpideak, eskertuko genituzke. 
>
lehen
 


>





>



> 
>Mezu hau eta erantsitako dokumentuak hartzailearentzat berarentzat baino ez dira. 
> Informazino pribilegiatua eta isilpekoa izan daiteke. 
> Zu ez bazara hartzailea, jakinarazo eiguzu mezua barriz jatorrira bueltauta eta,
> mesedez, ezabatu mezua, mezuaren kopiak eta erantsitako fitxategi danak.
>  
> Ondo pentsatu mezu hau (eta erantsitako artxiboak) inprimatzea beharrezkoa dan: 
> ingurumena guztion kontua da.
>



>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20180603/2212e8e4/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago