[itzul] Inadmitir eta desestimar
Xabier Aristegieta
allurritza a bildua gmail.com
Or, Eka 1, 14:34:57, CEST 2018
"Desestimar" esateko, Euskaltermek "ezetsi" ematen du, eta 4.
ponderazio-markarekin. Eta esango nuke "ezetsi"k bidetxo bat egina daukala.
"Inadmitir" beste kontu bat da.
Batetik, Euskaltermek ez digu horrentzat pistarik ematen.
Bestetik, "inadmitir"= "ez onartu" itzultzeak gogoetarako mamirik badu.
Aditz bat ezeztatzea eta esanahi negatiboko aditz bat baieztatzea gauza
bera al dira, egiazki? Horrelakoetan kontuz ibili beharra dago. Adibidez,
"negar" ez da "ez baieztatu".
Zorrozki, "ez onartu"ri buruz gauza bera esan genezakeelakoan nago. Nahiz
eta –egia da– "onartu" aditzaren kasu zehatzean, praxiak esaten digun "ez
onartu= baztertu"tzat jo ohi dela gehien-gehienetan, non eta, adibidez, ez
zaion adberbio bat gehitzen ("oraindik ez onartu", kasu).
Bestetik, kontuan hartu behar da "inadmitir"ek ematen duen "inadmisión"
substantiborako bidea nola egingo genukeen euskaraz, "ez onartu"tik
abiatuta: "zerbait (NOR kasuan) ez onartzea?" Ala "zerbaitEN ez-onartzea"?
Egiten den aukera ez da, kontuan izan, inolako huskeria. Inolakoa ere.
Substantiboei adjektiboak erantsi ohi baitzaizkie. "Inadmisión negligente",
adibidez. Hori horrela, "zerbait ez onartzea" aukerak ez du modurik ematen
euskaraz adjektiborik eransteko. Ezta adberbiorik ere. Ezen "zerbait
zabarkeriaz ez onartzea" esaldian, ezezkoak adberbioa ukatzen duela uler
liteke/ulertu beharrekoa da.
Nire proposamena: "zerbait EZ-ONARTU", eta hortik, "zerbaiten EZ-ONARTZEA".
Xabier Aristegieta
Itzulpen Zerbitzua - Bermeoko Udala<itzulpenzerbitzua a bildua bermeo.eus> igorleak
hau idatzi zuen (2018(e)ko ekainaren 1(a) 14:00):
> Egun on,
> gure idazkariak bi hitz horien euskarazko ordain zehatza zein den galdetu
> digu.
> "Inadmitir" hitzak esan nahi du ez direla baldintzak betetzen eskariaren
> edukia aztertzeko eta "desestimar" hitzak esan nahi du baldintzak betetzen
> direla baina edukia aztertuta ezin dela eskatutakoa eman.
> Nola emango zenituzkete euskaraz? "Inadmitir"=ez onartu eta
> "desestimar"=ezetsi?
> Eskerrak aldez aurretik.
>
>
>
>
> * Nork * Iñaki Lopez de Luzuriaga <inaki.luzuriaga a bildua gmail.com>
> * Norentzat * ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
> * Bidalita: * 2018/06/01 10:55
> * Gaia: * Re: [itzul] Ingera hitzaren egokitasunaz zalantzak
>
> Ez dut "ingera" ezagutzen, baina esango nuke "eragozpen"ek oso ondo
> funtzionantzen duela hor, non eta gaztelaniaz "reparos" eta "objeciones"
> hitzen arteko ñabardura bat ez dagoen.
>
> Iñaki
>
> 2018-06-01 10:43 GMT+02:00 Pako Sudupe Elortza <psudupe a bildua pasaia.net>:
>
> Gipuzkoako Lurralde Historikoko Toki Erakundeen Aurrekontuei buruzko abenduaren
> 19ko 21/2003 Foru Arauan, 70. artikuluan "Ingerak" arautzen dira.
>
> Hona 70. artikuluaren lehen puntua: "Kontuhartze-eginkizuna erabiltzean,
> organo kontuhartzailea aztergai diren egintzen, agirien edo espedienteen
> edukiarekin edo itxurarekin ados ez badago, bere *ingerak* idatziz azaldu
> beharko ditu erabakia edo ebazpena hartu baino". Gaztelaniaz, "reparos".
>
>
> Eta badira "ingera etenarazleak" edo "etengarriak", hots, administrazio
> tramitazioa eteten dutenak.
>
>
> Halere, Interneteko bilatzaile erabilienean begiratuta, badirudi oso
> arrakasta txikia izan duela "ingerak" gure udaletan-eta, eta "eragozpen"-ek
> lehia egiten diola.
>
>
> Zalantzan gabiltza "*ingera etenarazle*" erabili ala "*eragozpen
> etenarazle*".
>
>
> Euskaltzaindiaren Hiztegian ez du sarrerarik "ingera" hitzak.
>
>
> Foru Arauan erabilia den hitza baztertzeak zalantzak sortzen dizkigu,
> teknikariek txostenak, gisa denez, arautegian oinarriturik egiten dituzte
> eta.
>
>
> Iritziak, irizpideak, eskertuko genituzke.
> lehen
>
>
>
>
>
> ------------------------------
> Mezu hau eta erantsitako dokumentuak hartzailearentzat
> berarentzat baino ez dira.
> Informazino pribilegiatua eta isilpekoa izan daiteke.
> Zu ez bazara hartzailea, jakinarazo eiguzu mezua
> barriz jatorrira bueltauta eta,
> mesedez, ezabatu mezua, mezuaren kopiak eta erantsitako fitxategi danak.
>
> Ondo pentsatu mezu hau (eta erantsitako artxiboak)
> inprimatzea beharrezkoa dan:
> ingurumena guztion kontua da.
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20180601/fbf368b8/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago