[itzul] mota
Amaia Apalauza
amaia.apalauza a bildua gmail.com
Al, Eka 18, 10:25:51, CEST 2018
Egun on:
Zalantza bat sortu zait, eta ea laguntzen didazuen. Gaur egungo testuetan,
barra-barra ikusten dira honelako egiturak (Iturria: EPG):
Azken boladan bizi dugun une itxaropentsua kontuan hartuta *mota horretako
ekintzak* gehiago ez izatea espero dugu.
Irakasleek diote justu *mota horretako txisteak* direla erabilgarrienak
balioez hitz egin eta eztabaida sortzeko.
Jaurlaritza kostalde osoan *mota horretako portuak* ari da bultzatzen.
Nire zalantza da ea ez ote diren zuzenagoak hauek: *ekintza mota
horiek*, *txiste
mota horiek*, *portu mota hori(ek)*.
Zer iruditzen zaizue? Orotarikoan begiratuta, adibide gehienak 'izena +
mota' moldekoak dira, baina badirudi gaur egun erabat zabaldua dagoela
beste egitura hori.
Beraz, nire galdera: ontzat jo beharrak dira halako egiturak?
Eskerrik asko,
Amaia
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20180618/1a80117a/attachment-0001.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago