[itzul] mota

Rey Escalera, Fernando (Euskarabidea) fernando.rey.escalera a bildua cfnavarra.es
Al, Eka 18, 10:28:46, CEST 2018


Ez dakit baztertzekoa den, baina niri ez zait naturala iruditzen.
“Halako”, “horrelako” iruditzen zait soluzio hobea, edo zuk zerorrek proposatzen zenuena.

Segur aski kalko desegoki bat da.

Fernando Rey


From: Amaia Apalauza [mailto:amaia.apalauza a bildua gmail.com]
Sent: lunes, 18 de junio de 2018 10:26
To: Itzul
Subject: [itzul] mota

Egun on:

Zalantza bat sortu zait, eta ea laguntzen didazuen. Gaur egungo testuetan, barra-barra ikusten dira honelako egiturak (Iturria: EPG):

Azken boladan bizi dugun une itxaropentsua kontuan hartuta mota horretako ekintzak gehiago ez izatea espero dugu.

Irakasleek diote justu mota horretako txisteak direla erabilgarrienak balioez hitz egin eta eztabaida sortzeko.

Jaurlaritza kostalde osoan mota horretako portuak ari da bultzatzen.

Nire zalantza da ea ez ote diren zuzenagoak hauek: ekintza mota horiek, txiste mota horiek, portu mota hori(ek).

Zer iruditzen zaizue? Orotarikoan begiratuta, adibide gehienak 'izena + mota' moldekoak dira, baina badirudi gaur egun erabat zabaldua dagoela beste egitura hori.

Beraz, nire galdera: ontzat jo beharrak dira halako egiturak?

Eskerrik asko,

Amaia
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20180618/d4ae120f/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago