[itzul] BOEko 39/2015 eta 40/2105 legeak eta Glosario Konparatua, IVAPen webgunean

Euskera saila - Bermeoko Udala teknikaritrebatzailea a bildua bermeo.eus
Ast, Mar 1, 14:01:10, CET 2018


Eskerrik asko Manu. Uste dut matarial baliagarria izango dela. Zabalduko dugu hemengo langileen artean.


Ondo izan!





 Nork   "IVAP, IZO - Informazioa" <info_izo a bildua ivap.eus> 
 Norentzat   Undisclosed recipients <> 
 Bidalita:   2018/02/28 14:09 
 Gaia:   [itzul] BOEko 39/2015 eta 40/2105 legeak eta Glosario Konparatua, IVAPen webgunean 


 
 
Egun on: 
  
IVAPek René Javier Santamaría Arinas jaunaren “Sektore publikoaren eta administrazio-prozedura erkidearen araubide juridikoaren erreformari buruzko Glosario Konparatua” liburua argitaratu du, prozedura administratiboaren  eta herri-administrazioen araubide juridikoaren legeria orokorrean izandako aldaketak ezagutzera emateko helburuz. 
  
Tresna erabilerraza da: modu laburrean azalduta dago aldaketa, baina, aldi berean, zorrotz-zorrotza da edukietan; izandako aldaketen berri ematen du era azkarrean, eskuragarrian eta sistematizatuan. Helburu horiekin  osatu da argitalpena. Edukia taulatan antolatuta dago, eta, taulen barruan, aldaketaren kokapena, eduki esanguratsuena eta aipatzen diren artikuluak aplikatzeko guztiz garrantzitsuak diren oharrak dauzkagu, indarrean noiz sartuko den nabarmenduta. Egitura  horrek, bada, izandako aldaketa guztien zerrenda azkar eta ordenan ikusten uzten digu; eta, horrekin batera, dagokion unean eta jardueran eragina duten aldaketak sakonago aztertzeko aukera ematen digu. 
  
-Euskaraz: https://labur.eus/csGQu 
-Gaztelaniaz: https://labur.eus/fZVYm 
  
Bide batez, BOEn euskaraz argitaratu diren 39/2015 eta 40/2015 legeak IVAPen webgunean ere badaude, PDF eta TMX formatuetan: 
  
39/2015  Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena. (PDFa) 
  
40/2015  Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena. (PDFa) 
  
BOEko  39/2015 eta 40/2015 legeen itzulpen-memoria. (TMX) 
  
Ondo izan! 
  
 Manu  Arrasate Mugertza
 Itzultzaile Zerbitzu Ofizialeko arduraduna
 Tlf.: 945 017 648 – Faxa: 945 017 602
 http://www.ivap.euskadi.eus
 mailto: m-arrasate a bildua ivap.eus
 © 2011 Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
 Nahi baduzu, hemendik aurrera euskaraz egingo dugu gure artean. 
 ERNE!
 Baliteke mezu honen zatiren bat edo mezu osoa legez babestuta egotea. Mezuak badu bere hartzailea. Okerreko helbidera heldu bada (helbidea gaizki idatzi, transmisioak huts egin), eman abisu igorleari, korreo honi erantzunda. Kontuz! Mezua ez bada zuretzat,  ez erabili, ez zabaldu beste inori, ez kopiatu, ez inprimatu eta ez baliatu. 
ATENCIÓN
 Este mensaje contiene información privilegiada o confidencial a la que sólo tiene derecho a acceder el destinatario. Si usted lo recibe por error, le agradeceríamos que no hiciera uso de la información y que se pusiese en contacto con el remitente. 
Natura zaindu! 
Beharrezkoa ez bada, EZ inprimatu mesedez. 
Si no es necesario, NO me imprimas, por favor. 
  

Mezu hau eta erantsitako dokumentuak hartzailearentzat berarentzat baino ez dira. 
Informazino pribilegiatua eta isilpekoa izan daiteke. 
Zu ez bazara hartzailea, jakinarazo eiguzu mezua barriz jatorrira bueltauta eta,
mesedez, ezabatu mezua, mezuaren kopiak eta erantsitako fitxategi danak.
 
Ondo pentsatu mezu hau (eta erantsitako artxiboak) inprimatzea beharrezkoa dan: 
ingurumena guztion kontua da.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20180301/0391e14b/attachment-0001.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image001.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 19395 bytes
Azalpena: image001.jpg
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20180301/0391e14b/attachment-0001.jpg>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago