[itzul] Rebotica
Axun Gereka
axuntxo a bildua gmail.com
Ast, Mar 29, 10:36:37, CEST 2018
Sukalde ondoko despentsari guk beti “beheko sukaldea” izena eman izan diogu.
Enviado desde mi iPad
> El 29 mar 2018, a las 9:55, Bittor Abarzuza <bittorbe a bildua gmail.com> escribió:
>
> Dendako atzealdea esaten zaio. Edozein delarik ere, farmatziaren historian, "rebotica" horrek izan duen garrantziaz idatzi dute zenbait idazlek:
>
> https://www.ellibrepensador.com/2009/11/15/tertulias-de-rebotica/
>
> Izkutuko solasak izanten ziren eta intelektualak biltzen omen ziren konspiratzeko asmoz zenbait momentu historikotan. Biltegia izateaz gain, erdaraz hitzak berez badu bere kutsu historikoa. Baina, gauza bera gertatu da historian zehar liburudendetan, adibidez, eta beste hainbat tokitan, toki horietako atzekaldean biltzen baitziren disidenteak eta iraultzaileak libreki solas egiteko. Erdaraz ere, gorde da antzeko zentsua: habrá que conocer qué hay en la trastienda del asunto: arazoaren atzean zer dagoen jakin beharko da.
>
> Beraz, nik "atze" paratuko nioke.
>
> Ongi izan, Bitor Abarzuza
>
> Rakel Kareaga<rkrkareaga6 a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2018(e)ko martxoaren 28(a) 20:49):
>> Aupa: Goierriko lagun batek, despentsa moduan erabiltzen duen lokalari beti deitu izan dio rekozina.
>>
>>
>>
>> ondo izan!
>>
>>
>> Usoa Alberdi , ItzuL-en bidez<itzul a bildua postaria.com> igorleak hau idatzi zuen (2018(e)ko martxoaren 28(a) 09:45):
>>
>>> Egun on:
>>>
>>> Bai, "trastienda" horren zentzua hartzen diogu; "antolaketa-gela"-edo. Dena den, lankide gehiagorekin komentatuko dugu.
>>>
>>> Ongi izan,
>>> Unai Berrueta
>>>
>>> 2018-03-27 17:58 egunean, Joxe Mari Berasategi Zurutuza-(e)k idatzi du:
>>>
>>>> itxarongela (gonbidatuena)
>>>>
>>>> kamerinoa (artistena, leihakideena)
>>>>
>>>> Ea ezertarako balio dizun.
>>>>
>>>> Joxe Mari
>>>>
>>>> 27/03/2018 16:49(e)an, Itzuliz Itzulpen Zerbitzua igorleak idatzi
>>>> zuen:
>>>>
>>>>> Kaixo. Zer esan nahi du horrek, zuen iritziz, ondorengo esaldian?
>>>>>
>>>>> Rebotica: organizar la logística y atención a los invitados en el
>>>>> transcurso del Concurso.
>>>>>
>>>>> Ez dut uste "botika-oste" izango denik.
>>>>>
>>>>> DRAEk
>>>>> rebotica
>>>>>
>>>>> 1. f. Habitación que está detrás de la principal de una botica, y
>>>>> que le sirve de desahogo.
>>>>>
>>>>> 2. f. Ar. Trastienda, habitación que está detrás de la tienda.
>>>>>
>>>>> Ez diot zentzurik hartzen. Nola emango zenukete?
>>>>>
>>>>> Mila esker, aurrez
>>>>>
>>>>> Joxemari
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20180329/0bc451c8/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago