[itzul] Inherente

Dionisio Amundarain Sarasola dioni a bildua facilnet.es
Lar, Mar 31, 18:41:05, CEST 2018


Latinezko “Inhaereo”: estar pegado, unido, adherido, alicui rei (gauza bati). Uste dut, “datxekien” horrek ondo eta zuzen ematen duela erdarazkoarena. DIONISIO

 

De: Teo Etxeberria [mailto:mezulariya a bildua gmail.com] 
Enviado el: sábado, 31 de marzo de 2018 11:35
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Inherente

 

Aukera hau ere hor dago: BEREKIN DUTEN

 

Xabier Aristegieta<allurritza a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2018(e)ko martxoaren 7(a) 19:11):

Zuzentzen ari naizen itzulpen batean, "autoridad inherente a los poderes públicos" honela euskaratuta agertzen da: "botere publikoei datxekien agintaritza". 

 

Itzulpen horrek harridura sortu dit, nire ustez ez baitu inola ere "inherente" ideia adierazten, baizik eta, ezer izatekotan, "inherente"ren kontrakoa edo kontrakotsua den ideia bat ("autoridad con que se inviste a los poderes públicos", edo antzeko zerbait). Ezen, definizio hutsez, dena delako zerbaiti "atxikitzen" zaion edozer, "zerbait" horretaz bestelakoa da, eta ez "inherentea".

 

Alabaina, ikusi dut Elhuyar hiztegiak euskaratze-proposamen horixe egiten duela: 

 

adj. -i atxiki; -i datxekion,  <https://hiztegiak.elhuyar.eus/es_eu/inherente> atxiki

la contaminación es un problema inherente a la industria: kutsadura industriari datxekion arazoa da

Ibon Sarasolaren Zehazki hiztegiak ere jasotzen du, bai, euskaratze-proposamen hori ("eritasunari datxekion sukarra" adibidea jasotzen du), baina esanahiari nire ustez askoz hobeto heltzen dion "berezkoa zaion/duen" ere jasotzen du. Kurioski, "datxekion" forma hori, antza, kontzeptualki zuzen baina estilistikoki goi-mailakoa litzatekeen forma gisa jasotzen du.

Euskaltermek adibide bana eskaintzen du: "rasgo inherente = berezko tasun", "reflexivo inherente = bihurkari atxiki".

 

Gorago esan dut, eta berriro esango dut: nire iritziz, "datxekion" horrek ez du balio "inherente" adierazteko, "atxikitze"aren ekintza hutsak bi elementu ezberdinez ari garela adierazten baitu, eta ez batek "berezkoa" duen zerbaitez.

 

Eta, nire ustez, itzulpen-aukera horrek euskarazko ulermenari egiten dion kaltea are larriagoa da kontuan hartzen denean "atxiki"ri eman ohi zaion "adjuntar", "añadir" esanahia; hots, halako kasuak non ageri-agerikoa den elementu guztiz bereizi eta beregainen elkarlotzea dela hizpide.

 

Seguruenik, arazo honetan zerikusia du "inherente"ri buruz DRAEk ematen duen azalpenak...

 

inherente

Del lat. inhaerens, -entis, part. act. de inhaerēre 'estar unido'.

1. adj. Que por su naturaleza está de tal manera unido a algo, que no se puede separar de ello. Derechos inherentes a su cargo.

2. adj. Gram. Perteneciente a una unidad gramatical con independencia de las relaciones que esta pueda establecer en la oración. El género femenino es inherente en el nombre pared.

 ...halako moldez non "estar unido" hori "haber sido unido" gisa ulertu bide den. Eta hortik, ustez, "datxekion" horrek atxikitze-egintzari berari ematen dion protagonismoa.

 

 

Askoz ere egokiagoa iruditzen zait María Moliner-ek ematen duen definizioa:

 

"(...) Se dice, con respecto a una cosa, de otra que está en ella o va junto con ella como propia e inseparable..." [neuk nabarmendua]

 

Guzti horrengatik, "inherente = berezko / inherente" euskaratzearen alde nago ni.

 

 

Xabier Aristegieta

 

 

 

 

 

 

 

 

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20180331/9812891f/attachment-0001.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago