[itzul] rica en calidades
Ales Bengoetxea
Ales_Bengoetxea a bildua donostia.eus
Ast, Maiatza 10, 10:49:05, CEST 2018
Uste dut "calidades" kontzeptua sinesgarritasunarekin edo objektuak erraz
identifikatzearekin lotuta dagoela. Hau da, margolanean irudikatzen diren
material desberdinetan zenbateraino lortuta dagoen benetako materialen
ezaugarriak transmititzea. Hori da, behintzat, ikasle garaitik oroitzen
dudana.
Museo del Pradoren webgunetik ateratako adibide hauetan hala dela ematen
du:
(...) Se observan características propias del artista, como el rostro de
facciones anchas y la forma de los plegados, así como el interés por
transcribir las calidades de cada materia...
...junto a su extraordinaria maestría en la reproducción de las calidades
de los tejidos y en la suntuosidad de las joyas y oropeles...
Lo que más llama la atención es la manera de destacar las calidades de los
objetos...
Ales Bengoetxea Telletxea
Euskara Zerbitzua - Hizkuntza normalizatzailea
Tel: 943 483759
www.donostiaeuskaraz.eus
Nork: Xabier Aristegieta <allurritza a bildua gmail.com>
Nori: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
Data: 10/05/2018 10:35
Gaia: Re: [itzul] rica en calidades
"Rica en calidades" horrek niri iradokitzen didana da margolanean
irudikaturiko elementuen testura ezberdin ugariak.
Nolanahi ere, eta aieruak aieru, esango nuke "rica en calidades y colorido
brillante" atributuaren egitura sintaktikoak ez duela biderik ematen "rica
en calidades" hori koloreekin erlazionatzeko; hots: rica en calidades y
colorido brillante = rica en calidades y (rica en) colorido brillante.
Koloreei dagokiena bigarren parte horrek ematen du ("y colorido
brillante"). Lehenengo parteak, beraz, koloreez bestelako zerbaiti buruzkoa
behar du izan, nire ustez. Alegia, ez du esaten "rica en las calidades del
brillante colorido".
Xabier Aristegieta
Iñaki Lopez de Luzuriaga<inaki.luzuriaga a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi
zuen (2018(e)ko maiatzaren 9(a) 16:20):
Kaixo! Beheko honetan "calidad" nola itzuli pentsatzen nabil.
"Nolakotasun", "kalitate", batek ere ez nau guztiz gogobetetzen.
"Calidad tonal" eta antzekoen familiakoa dirudi.
Esta es una pintura flamenca, compositivamente muy clásica, rica en
calidades y colorido brillante
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20180510/8822c11e/attachment-0001.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: ecblank.gif
Mota: image/gif
Tamaina: 45 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20180510/8822c11e/attachment-0002.gif>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: 10132255.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 15928 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20180510/8822c11e/attachment-0002.jpg>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: 10929264.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 4130 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20180510/8822c11e/attachment-0003.jpg>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: graycol.gif
Mota: image/gif
Tamaina: 105 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20180510/8822c11e/attachment-0003.gif>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago