[itzul] rica en calidades

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
Ast, Maiatza 10, 10:34:48, CEST 2018


"Rica en calidades" horrek niri iradokitzen didana da margolanean
irudikaturiko elementuen testura ezberdin ugariak.

Nolanahi ere, eta aieruak aieru, esango nuke "rica en calidades y colorido
brillante" atributuaren egitura sintaktikoak ez duela biderik ematen "rica
en calidades" hori koloreekin erlazionatzeko; hots: rica en calidades y
colorido brillante = rica en calidades y (rica en) colorido brillante.
Koloreei dagokiena bigarren parte horrek ematen du ("y colorido
brillante"). Lehenengo parteak, beraz, koloreez bestelako zerbaiti buruzkoa
behar du izan, nire ustez. Alegia, ez du esaten "rica en las calidades del
brillante colorido".

Xabier Aristegieta

Iñaki Lopez de Luzuriaga<inaki.luzuriaga a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi
zuen (2018(e)ko maiatzaren 9(a) 16:20):

> Kaixo! Beheko honetan "*calidad*" nola itzuli pentsatzen nabil.
> "Nolakotasun", "kalitate", batek ere ez nau guztiz gogobetetzen. "Calidad
> tonal" eta antzekoen familiakoa dirudi.
>
>
> Esta es una pintura flamenca, compositivamente muy clásica, rica en *calidades
> *y colorido brillante
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20180510/920c5a98/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago