[itzul] billete/txartela euskaraz bereizi beharra
Diez de Ulzurrun Sagala, Itziar (Euskarabidea)
idiezdes a bildua navarra.es
Ast, Aza 8, 16:00:21, CET 2018
Bai, hala da, Euskaltzaindiaren hiztegian billete agertzen da, baina diru papera adierarekin:
billete
iz. Diru papera. Lau billete berri-berri 10 eurokoak.
Tiket ere badago:
tiket
1 iz. Ordainagiria. Merkealdian, tiketa eskatu eta gorde, erreklamazioa egitekotan ezinbestekoa baita.
2 iz. Zerbaitetarako ahala edo eskubidea ematen duen txartela. Bezeroek, harategian bezala, tiketa hartu behar zuten.
Itziar
From: Jon Arbizu [mailto:jarbizu a bildua traducci.com]
Sent: jueves, 08 de noviembre de 2018 13:13
To: 'ItzuL'
Subject: Re: [itzul] billete/txartela euskaraz bereizi beharra
Bai, baina "diru-paper" esanahiarekin, hiztegi guztietan bezala. Garraio, ikuskizun eta abarretarako, guztietan "txartel"
De: Julian Maia [mailto:julian.maia a bildua ehu.eus]
Enviado el: jueves, 8 de noviembre de 2018 11:17
Para: 'ItzuL'
Asunto: Re: [itzul] billete/txartela euskaraz bereizi beharra
Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuan billete hitza agertzen da...
Julian
De: Jon Arbizu <jarbizu a bildua traducci.com>
Enviado el: miércoles, 07 de noviembre de 2018 19:10
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: [itzul] billete/txartela euskaraz bereizi beharra
Kaixo, denoi:
Urtero eskatzen digute Iruñerriko hiri-garraioaren tarifen euskarazko bertsioa eguneratzea, eta urtero dugu kontu hau:
"Billete sencillo" agertzen da, eta "Txartela" jarrita dago euskaraz. Gero, "Pago con tarjeta", "Txartel bidezko ordainketa". Ez al duzue uste bereizi egin beharko liratekeela? Bestela, "Txartela txartel bidez/txartelarekin ordaindu..."
Orduan, zer hitz erabil liteke "billete"-rako eta zein "tarjeta"-rako.
[Descripción: FirmaJonJPG300]
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20181108/2f0f6379/attachment-0001.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image001.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 40760 bytes
Azalpena: image001.jpg
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20181108/2f0f6379/attachment-0001.jpg>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago