[itzul] El arte de acompaņar
Xabier Aristegieta
allurritza a bildua gmail.com
Ost, Aza 21, 13:41:58, CET 2018
Uste dut alde ohargarria dagoela "lagun" eta "lagun egin" aditzen artean.
Lehenak bi esanahi ditu, baina "lagun egin"ek "acompaņar" bakarrik esan
nahi du, ulertzen dudanez.
Nire proposamena: "Lagun egitearen artea".
Xabier Aristegieta
Hau idatzi du Jabier Zabaleta (euskara a bildua orio.eus) erabiltzaileak (2018 aza.
21, az. (13:35)):
> Herriko elkarte batek galdetu dit ea nola euskaratu beharko litzatekeen
> ‘el arte de acompañar’.
>
> Heriotza onaren inguruko hitzaldi baten izenburua-edo da eta, testuinguru
> horretan, ez dute ‘lagundu’ hitza erabili nahi (‘laguntzearen artea’ edo
> horrelakoren bat), oker ulertzeko arriskua saihesteko.
>
> ‘Akonpainamendu’ badakar Elhuyar hiztegiak; baina musikara mugatuta.
> Beraz, ez du ematen ‘akonpainamenduaren artea’ egokitzat jo dezakegunik.
>
> Euskaltzaindiaren hiztegiak jasotzen du ‘akonpainatu’ baina ‘lagundura’
> bideratzen zaitu.
>
> Norbaitek proposamenik?
>
> Ondo-ondo bizi.
>
>
> *Jabier Zabaleta*Orioko Udaleko euskara teknikaria
> euskara a bildua orio.eus
> 943 830 346 –>8
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20181121/b9f5d458/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago