[itzul] «Ahal izan», «behar izan» eta kidekoen subjuntiboa
Bittor Hidalgo
bittorhidalgo a bildua euskalnet.net
Ost, Urr 3, 19:03:45, CEST 2018
Uste dut jasotzen direla halako adibideak sareko OEHn 1. atalean. Gainetik begiratuta:
Esan zadazu nola duen izena billatu al dezatan. Bil 163
Geienak irakurri ta ulerttu al dagijen euzkeraz [idatzi dira]. Kk Ab I 4
Baina izango dira gehiago seguru asko
Bittor
Ikurraz eta Euskaldun Bihotzekoak kanpainaren inguruan,
ikusi: www.euskalnet.net/euskaldunbihotzekoak <http://www.euskalnet.net/euskaldunbihotzekoak>
===========================
Bittor Hidalgo Eizagirre
Buztintxulo 72, behea
20015 Donostia (Gipuzkoa)
Euskal Herria (Espainia -gainezarpenez-)
Tfnoak: 943326855 // 655728290
posta-e: bittorhidalgo a bildua euskalnet.net <javascript:_e(%7b%7d,%20'cvml',%20'bittorhidalgo a bildua euskalnet.net');>
===========================
Hemendik: Galder Ibarra <galder a bildua gitranslations.com>
Bidaltze-data: 2018(e)ko urria 3, asteazkena 18:31
Hona: itzul a bildua postaria.com
Gaia: [itzul] «Ahal izan», «behar izan» eta kidekoen subjuntiboa
Arratsalde on:
Hauxe da nire lehen mezua banaketa-zerrenda honetan; beraz, kaixo denoi! Ea inork laguntzerik duen zalantza honekin…
Zuzentzaile talde batean egiten dut lan, eta orain dela egun batzuk jasotako testu batean honekin egin genuen topo: «[…] modu seguruan gordetzen da ordainketen informazioa, edonon eta edonoiz ordaindu ahal dezazun […]». Logikak diosku «izan» beharrezkoa dela «ahal»en ondoren, subjuntiboa eratzeko aditzoina edo partizipioa behar direlako («eros(i) dezazun», «etor(ri) zaitezen», etab.), baina «ahal», bera bakarrik, ez da ez bata ez bestea. Hala ere, zuzenketak egiteko zehatz-mehatz azaldu behar ditugu aldaketen zergatiak, eta ez dugu aurkitzen honen inguruko ezer erreferentziazko lanetan.
Euskal Gramatika: Lehen Urratsak-II liburuan, hau agertzen da: «'Ahal', aspektu markadun formetan: Izan eta *edun aditz laguntzaileez baliatzen bagara, aditz nagusia beti aspektu markaduna izanen da» (458. orrialdea). Hortik ondorioztatzen dugu aditz nagusia osorik agertu behar dela eta, hortaz, «izan» beharrezkoa litzatekeela, baina agian gehiegi suposatzen ari gara. Bestalde, Euskaltzaindiaren ADITZ MODALAK EUSKARAZ dokumentuan (esteka: http://www.euskaltzaindia.net/dok/euskera/11319.pdf), euskarazko aditz modalak «ahal izan» eta «ezin izan» direla aipatzen da; hortaz, uste dugu osorik mantendu beharko liratekeela.
Inork badaki ezer honi buruz? Asko eskertuko genuke laguntza apurtxo bat.
Eskerrik asko aldez aurretik,
Galder
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20181003/2f173493/attachment-0001.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image001.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 4975 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20181003/2f173493/attachment-0003.jpg>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image002.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 545 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20181003/2f173493/attachment-0004.jpg>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image003.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 857 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20181003/2f173493/attachment-0005.jpg>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago