[itzul] «Ahal izan», «behar izan» eta kidekoen subjuntiboa

Ales Bengoetxea Ales_Bengoetxea a bildua donostia.eus
Ast, Urr 4, 09:02:07, CEST 2018


Kaixo:

Gu ere antzeko lanetan ibili ohi gara, eta zure galderarekin zalantza
handia sorrarazi didazu. Hona lortu dudan informazioa:


Badirudi Iparraldeko hizkeran erabilera ortodoxoa dela(/zela) aipatzen
duzun hori, Leizarragarengandik hasita:

Orotarikoan hauek agertzen zaizkigu:

Zena sainduaz ungi usat ahal dezagun baino lehen. Lç ABC I 1v.
Hortik posible da konkludi ahal dezagun ezen aingerurik, ez mundu hunetarik
berzerat ioan diraden sainduetarik batre eztugula inbokatzeko. Lç Ins E
2r .
Enpatxurik gabe kontinua ahal dezagun. Lç Ins F 8r.
Batailla spiritual hunetan persebera ahal dezagun. Lç
Ikus ahal dezagün / Eia zer den agitüren. StJul 125.
Pharte ükhen ahal dezagün gero saintien glorian. Ip Hil 235
Agian urte hunek gaitu / hurbilduko, / trinka ahal dezagun orok /
eguerriko / eta kantuz elgar besarka / urtatseko. Etcham 95
Eternitateko süplizio gero jinen direner ihesi egin ahal dezagün. Mst III
12, 2
Minzadi berhala / jakin ahal dezagün / nula den hire borontatia. Xarlem
244.
Hareki batian egin ahal dezagün gure salbamentia. CatS 63
Egungo eguna emaiten zaitzula datorken sekulako eguna hartan irabaz ahal
dezazun gatik. SP Phil 116
Amurekatik eta pharte ükhen ahal dezadan [...] grazietan. Mercy 22.
Hartakoz neure propos ona konpli ahal dezadan. Tt Arima XIII.
Gero hil ondoan Jinkoa laida ahal dezadan bethierekoz zureki Zelian. Bp I
129.
Hartakoz, aldian güti egin behar da bethi berri jan ahal dadin. Ip Dial 104
Non ezpaita posible diberti eta separa ahal dadin bere obiektoaganik. Tt
Onsa 29.

Hegoaldeko adibideren bat ere badago:

Emakume onen txaldankeria obekixeago negurtu al dezazun. A Ardi 76.
Guzia dezaket indartzen naunagan; indar nazazu, al dezadan. Or Aitork 282.
Jainkoa ez nezan ikus, kondena al nendin, / gauza tristea lizate, ordea
badate (Poesía alto-navarra del s. XVI o XVII). TAV. 3.1.19


Bitxikeria gisa, esan behar da "ahal izan dezagun", "ahal izan dezazun",
"ahal izan dadin"... Orotarikoan bilatuz gero, emaitza "0" dela; hortik
atera kontuak!


Bestalde, Elizen arteko Bibliaren itzulpenean honelakoak agertzen dira
(Ereduzko Prosan):

"ikusi ahal dezagun" Is 5,19
"ezagutu ahal dezagun" Is 5,19
"Ospatu ahal dezagula" Sal 20,6
"irribarre egin ahal dezadan" Sal 39,14
"bizi ahal gaitezen" Has 42,2


beste hauen ondoan:

"jan ahal izan dezadan" 1Sm 2,36
"ikusi ahal izan dezadan" Eg 9,12
"maitatu ahal izan dezazuen" Dt 30,6
"bete ahal izan dezagun" Dt 30,12
"hartu ahal izan dezan" Ez 30,12
"hartu ahal izan dezazun" Has 24,7
"adierazi ahal izan dezadan" Kol 4,4
"bizi ahal izan daitezela" 2M 11,25


Zerbaiterako balio badizu...

                                                                             
     Ales Bengoetxea Telletxea                                               
     Euskara Zerbitzua - Hizkuntza normalizatzailea                          
     Tel: 943 483759                                                         
     www.donostiaeuskaraz.eus                                                
                                                                             
                                                                             
                                                                            
                                                                            
                                                                            
                                                     
                                                     
                                                     







Nork:	Galder Ibarra <galder a bildua gitranslations.com>
Nori:	itzul a bildua postaria.com
Data:	03/10/2018 18:31
Gaia:	[itzul] «Ahal izan», «behar izan» eta kidekoen subjuntiboa



Arratsalde on:

Hauxe da nire lehen mezua banaketa-zerrenda honetan; beraz, kaixo denoi! Ea
inork laguntzerik duen zalantza honekin…

Zuzentzaile talde batean egiten dut lan, eta orain dela egun batzuk
jasotako testu batean honekin egin genuen topo: «[…] modu seguruan
gordetzen da ordainketen informazioa, edonon eta edonoiz ordaindu ahal
dezazun […]». Logikak diosku «izan» beharrezkoa dela «ahal»en ondoren,
subjuntiboa eratzeko aditzoina edo partizipioa behar direlako («eros(i)
dezazun», «etor(ri) zaitezen», etab.), baina «ahal», bera bakarrik, ez da
ez bata ez bestea. Hala ere, zuzenketak egiteko zehatz-mehatz azaldu behar
ditugu aldaketen zergatiak, eta ez dugu aurkitzen honen inguruko ezer
erreferentziazko lanetan.

Euskal Gramatika: Lehen Urratsak-II liburuan, hau agertzen da: «'Ahal',
aspektu markadun formetan: Izan eta *edun aditz laguntzaileez baliatzen
bagara, aditz nagusia beti aspektu markaduna izanen da» (458. orrialdea).
Hortik ondorioztatzen dugu aditz nagusia osorik agertu behar dela eta,
hortaz, «izan» beharrezkoa litzatekeela, baina agian gehiegi suposatzen ari
gara. Bestalde, Euskaltzaindiaren ADITZ MODALAK EUSKARAZ dokumentuan
(esteka: BLOCKEDeuskaltzaindia[.]net/dok/euskera/11319[.]pdfBLOCKED),
euskarazko aditz modalak «ahal izan» eta «ezin izan» direla aipatzen da;
hortaz, uste dugu osorik mantendu beharko liratekeela.

Inork badaki ezer honi buruz? Asko eskertuko genuke laguntza apurtxo bat.

Eskerrik asko aldez aurretik,

Galder
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20181004/2f87207c/attachment-0001.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: ecblank.gif
Mota: image/gif
Tamaina: 45 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20181004/2f87207c/attachment-0002.gif>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: 12218246.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 15928 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20181004/2f87207c/attachment-0002.jpg>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: 12616353.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 4130 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20181004/2f87207c/attachment-0003.jpg>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: graycol.gif
Mota: image/gif
Tamaina: 105 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20181004/2f87207c/attachment-0003.gif>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago