[itzul] «Ahal izan», «behar izan» eta kidekoen subjuntiboa

Galder Ibarra galder a bildua gitranslations.com
Ast, Urr 4, 16:40:16, CEST 2018


Mila-mila esker erantzunengatik, Bittor eta Ales!

Bada, argi geratzen da tradizioan hala erabili izan dela. Kontua da lan
normatiboetan ez dela ezer aipatzen honen inguruan, antza…

Galder


Hau idatzi du Ales Bengoetxea (Ales_Bengoetxea a bildua donostia.eus) erabiltzaileak
(2018 urr. 4, og. (09:03)):

> Kaixo:
>
> Gu ere antzeko lanetan ibili ohi gara, eta zure galderarekin zalantza
> handia sorrarazi didazu. Hona lortu dudan informazioa:
>
>
> Badirudi Iparraldeko hizkeran erabilera ortodoxoa dela(/zela) aipatzen
> duzun hori, Leizarragarengandik hasita:
>
> Orotarikoan hauek agertzen zaizkigu:
>
> Zena sainduaz ungi usat *ahal dezagun* baino lehen. Lç ABC I 1v.
> Hortik posible da konkludi *ahal dezagun* ezen aingerurik, ez mundu
> hunetarik berzerat ioan diraden sainduetarik batre eztugula inbokatzeko. Lç
> Ins E 2r .
> Enpatxurik gabe kontinua *ahal dezagun*. Lç Ins F 8r.
> Batailla spiritual hunetan persebera *ahal dezagun*. Lç
> Ikus *ahal dezagün* / Eia zer den agitüren. StJul 125.
> Pharte ükhen *ahal dezagün* gero saintien glorian. Ip Hil 235
> Agian urte hunek gaitu / hurbilduko, / trinka *ahal dezagun* orok /
> eguerriko / eta kantuz elgar besarka / urtatseko. Etcham 95
> Eternitateko süplizio gero jinen direner ihesi egin *ahal dezagün*. Mst
> III 12, 2
> Minzadi berhala / jakin *ahal dezagün* / nula den hire borontatia. Xarlem
> 244.
> Hareki batian egin *ahal dezagün* gure salbamentia. CatS 63
> Egungo eguna emaiten zaitzula datorken sekulako eguna hartan irabaz *ahal
> dezazun* gatik. SP Phil 116
> Amurekatik eta pharte ükhen *ahal dezadan* [...] grazietan. Mercy 22.
> Hartakoz neure propos ona konpli *ahal dezadan*. Tt Arima XIII.
> Gero hil ondoan Jinkoa laida *ahal dezadan* bethierekoz zureki Zelian. Bp
> I 129.
> Hartakoz, aldian güti egin behar da bethi berri jan *ahal dadin*. Ip Dial
> 104
> Non ezpaita posible diberti eta separa *ahal dadin* bere obiektoaganik.
> Tt Onsa 29.
>
> Hegoaldeko adibideren bat ere badago:
>
> Emakume onen txaldankeria obekixeago negurtu *al dezazun*. A Ardi 76.
> Guzia dezaket indartzen naunagan; indar nazazu, *al dezadan*. Or Aitork
> 282.
> Jainkoa ez nezan ikus, kondena *al nendin*, / gauza tristea lizate, ordea
> badate (Poesía alto-navarra del s. XVI o XVII). TAV. 3.1.19
>
>
> Bitxikeria gisa, esan behar da "ahal izan dezagun", "ahal izan dezazun",
> "ahal izan dadin"... Orotarikoan bilatuz gero, emaitza "0" dela; hortik
> atera kontuak!
>
>
> Bestalde, Elizen arteko Bibliaren itzulpenean honelakoak agertzen dira
> (Ereduzko Prosan):
>
> "ikusi ahal dezagun" Is 5,19
> "ezagutu ahal dezagun" Is 5,19
> "Ospatu ahal dezagula" Sal 20,6
> "irribarre egin ahal dezadan" Sal 39,14
> "bizi ahal gaitezen" Has 42,2
>
>
> beste hauen ondoan:
>
> "jan ahal izan dezadan" 1Sm 2,36
> "ikusi ahal izan dezadan" Eg 9,12
> "maitatu ahal izan dezazuen" Dt 30,6
> "bete ahal izan dezagun" Dt 30,12
> "hartu ahal izan dezan" Ez 30,12
> "hartu ahal izan dezazun" Has 24,7
> "adierazi ahal izan dezadan" Kol 4,4
> "bizi ahal izan daitezela" 2M 11,25
>
>
> Zerbaiterako balio badizu...
>
>
>    Ales Bengoetxea Telletxea
>    Euskara Zerbitzua - Hizkuntza normalizatzailea
>    Tel: 943 483759
>    www.donostiaeuskaraz.eus
>    [image: Euskara Zerbitzua - Euskararen Hiria] [image: Euskara
>    Zerbitzua - Euskararen Hiria]
>
> [image: Inactivo - Ocultar detalles para Galder Ibarra ---03/10/2018
> 18:31:55---Arratsalde on: Hauxe da nire lehen mezua banaketa-zerre]Galder
> Ibarra ---03/10/2018 18:31:55---Arratsalde on: Hauxe da nire lehen mezua
> banaketa-zerrenda honetan; beraz, kaixo denoi! Ea
>
> Nork: Galder Ibarra <galder a bildua gitranslations.com>
> Nori: itzul a bildua postaria.com
> Data: 03/10/2018 18:31
> Gaia: [itzul] «Ahal izan», «behar izan» eta kidekoen subjuntiboa
> ------------------------------
>
>
>
> Arratsalde on:
>
> Hauxe da nire lehen mezua banaketa-zerrenda honetan; beraz, kaixo denoi!
> Ea inork laguntzerik duen zalantza honekin…
>
> Zuzentzaile talde batean egiten dut lan, eta orain dela egun batzuk
> jasotako testu batean honekin egin genuen topo: «[…] modu seguruan
> gordetzen da ordainketen informazioa, edonon eta edonoiz ordaindu *ahal
> dezazun* […]». Logikak diosku «izan» beharrezkoa dela «ahal»en ondoren,
> subjuntiboa eratzeko aditzoina edo partizipioa behar direlako («eros(i)
> dezazun», «etor(ri) zaitezen», etab.), baina «ahal», bera bakarrik, ez da
> ez bata ez bestea. Hala ere, zuzenketak egiteko zehatz-mehatz azaldu behar
> ditugu aldaketen zergatiak, eta ez dugu aurkitzen honen inguruko ezer
> erreferentziazko lanetan.
>
> *Euskal Gramatika: Lehen Urratsak-II* liburuan, hau agertzen da: «'Ahal',
> aspektu markadun formetan: Izan eta *edun aditz laguntzaileez baliatzen
> bagara, aditz nagusia beti aspektu markaduna izanen da» (458. orrialdea).
> Hortik ondorioztatzen dugu aditz nagusia osorik agertu behar dela eta,
> hortaz, «izan» beharrezkoa litzatekeela, baina agian gehiegi suposatzen ari
> gara. Bestalde, Euskaltzaindiaren *ADITZ MODALAK EUSKARAZ* dokumentuan
> (esteka: *BLOCKEDeuskaltzaindia[.]net/dok/euskera/11319[.]pdfBLOCKED*),
> euskarazko aditz modalak «ahal izan» eta «ezin izan» direla aipatzen da;
> hortaz, uste dugu osorik mantendu beharko liratekeela.
>
> Inork badaki ezer honi buruz? Asko eskertuko genuke laguntza apurtxo bat.
>
> Eskerrik asko aldez aurretik,
>
> Galder
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20181004/4fa5d03f/attachment-0001.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: ecblank.gif
Mota: image/gif
Tamaina: 45 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20181004/4fa5d03f/attachment-0002.gif>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: 12218246.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 15928 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20181004/4fa5d03f/attachment-0002.jpg>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: 12616353.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 4130 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20181004/4fa5d03f/attachment-0003.jpg>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: graycol.gif
Mota: image/gif
Tamaina: 105 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20181004/4fa5d03f/attachment-0003.gif>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago