[itzul] Montaditos y pulgas
Xabier Aristegieta
allurritza a bildua gmail.com
Ost, Urr 24, 18:46:25, CEST 2018
Orain dela lau urte artikulu hau idatzi nuen 31 eskutik-en, interesa
duenarentzat:
Jaki-edariak <https://31eskutik.com/2014/09/06/jaki-edariak/>
*Xabier Aristegieta Okiñena*
Ingelesezko hitzen nonahiko agerpena dela-eta zabalduta daukagu kezka, ez
soilik euskaldunon artean, baizik eta ingelesa ez diren gainerako
hizkuntzen hiztunen artean ere. Modernotasunaren arlo guztietatik datorkigu
ingelesezko hitz-uholdea: zientzia-ikerketa, informatika, sare sozialetako
ohitura eta jokabideak izendatzeko hitz berriak, hedabideetakoak, eta abar.
Ez dut zalantzarik asaldura hori justifikatuta egongo dela kasu batzuetan,
baina ez, nire ustez, salatzen diren guztietan; eta uste dut ingelesari
aitortu beharko geniokeela bera izan daitekeela ez soilik gaur egungo
mailegu-emaile handiena, baizik eta, ziurrenik, mailegu-hartzaile
handienetako bat ere (ezaugarri hau askotan aipatzen da ingelesezko
hitz-altxorrari buruzko azterlanetan).
Uda honetan, herrialde ingelesdun batean nintzela, kafetegi batean sartu
eta arbel batean klarionez idatzitako zerrenda honekin egin nuen topo:
*Espresso Latte Cappuccino Americano Mocha Macchiato*
Ez zen kafetegi italiar bat, baizik eta estilo zehaztugabeko establezimendu
estandar horietako bat. Italierazko hitzen erabilera ez zen inolako
tematizazio-keinu bat, baizik eta bertakoek kafe-mota ezberdinei deitzeko
daukaten izendatze-era arruntaren isla. Jatetxe askotako menuetan ere (
*ingelesezko* menuetan, esan nahi dut) *jalapeño*, *enchilada*, *quesadilla*
eta abar aipatzen ziren.
Zer esanik ez, jaki eta edariez ari garela, frantsesezko
sukaldaritza/ostalaritzatik zuzenean eta beren horretan hartutako hitzei
dagokienez: *sautéed* (infinitiboa *to sauté* izaki), *crème brûlée*,
*hors-d’oeuvre*, *entrée*, *bouillabaisse*, “three courses from the *à la
carte *menu”… eta abar (frantsesezko azentu guztiekin idatzita).
Japoniako sukaldaritzak ere makina bat hitz eskaintzen ditu. Iaz,
ingelesezko beste menu batean, naturaltasun osoz txertatuta agertzen ziren
honakoak:
“The *sushi* menu includes varieties of *nigiri sushi*, *sashimi*, *uramaki*,
*futomaki*, *hosomaki*…”
Kasu horietan guztietan, hitzak inolako ingeles itzulpenik eta
esanahi-azalpenik gabe erabiltzen ziren. Ingelesezko eskubide osozko hitz
bezala.
Italiar sukaldaritzak ere hitz-samalda barreiatu du, hala ingelesdunen nola
geure artean. Esate baterako, zenbat aldiz ez ote garen eztabaidetan
murgildu *maccheroni*, *spaghetti*, *tagliatelle*, *rigatoni*, *penne*,
*ravioli*, *tortellini*, *fettuccine*, *pappardelle* eta gainerakoen artean
dauden antzekotasunak edo aldeak argitu nahian! Hots, kasuko jakiari
dagokion *hitz zehatza* erabili nahian. Ez digu balio guztia “pasta” delako
ideia hutsak. Ez, ez: hitz zehatza ongi erabiltzen jakin nahi izaten dugu.
Berdin gertatzen da garai batean hain exotikoak iruditzen zitzaizkigun eta
gaur egun aski etxeratuak (edo, behintzat, jatetxeetaratuak) ditugun
zenbait fruiturekin. *Kiwia*, adibidez. *Papaia*, adibidez. *Mangoa*,
txinatar *litxiak*…
Nire irudipena da hizkuntza bakoitzeko hiztunok oharturik edo oharkabeki
barneratuta daukagula aski absurdoa litzatekeela bilatzen ibiltzea,
horrelako hitz bakoitzerako, tokian tokiko hizkuntz ordainak, aurretiaz
finkatuta dagoen ordain zehatzik ez daukagunean; gehienez ere,
“egokitu-edo” egiten dugu haien ortografia –ez beti oso modu koherentean,
esango nuke; baina kontu hori beste artikulu baterako bezainbesteko gaia
litzateke–. Jaki-edari kontuetan nahiko unibertsala dirudi beste hizkuntza
batekoak diren hitzekiko abegikortasun horrek.
Bidenabar: euskal hitzek ere, gaztelaniazko menuetan behinik behin, harrera
ona izaten dute: *las kokotxas, el marmitako, los hongos beltza(s), el
talo, la intxaursaltsa…*
Eta euskararen esparruaren barrenean ere, gogoko izaten dugu jaki
bakoitzari bere izena ematea, eta ez soilik osagaiak deskribatzen dituen
izendapen bat (nahiz eta horretara ere jotzen dugun): *pantxineta* ez da
“almendra eta kremazko tarta”; *errusiar pastela* ez da “merenge egosizko
pastela”; Tolosako *xaxuak* ez dira “gorringozko gozagarriak”; Azpeitiko
*inazioek* ere beren izena daukate. Egia esateko, izen berezidun gozoki
ugari daukagu: *merlitoiak*, *carolinak*, *jesuitak*, Bergarako *relleno*ak
(haientzat euskarazko izenik ez dut inoiz aditu), Bilbo aldeko *forofogoitia
*xelebreak… nazioarteko klasiko diren *Sacher *tarta, *Tatin *tarta…
Ogia erostera joaten zara eta aukeran daukazu *baguette*a,
*ciapatta/ciabatta/txapata
*–askotariko agerpen ortografikoekin–, *sopako*a, *espainiar ogia*, *alemaniar
ogia*, *erromatar ogia*, *pitta ogia*…
Oharmenari pixka bat eraginez, konturatzen gara oso ezagunak zaizkigun
jakiak izendatzeko maileguak zenbateraino dauzkagun gure eguneroko
hiztegian naturaltasun osoz sartuta: *croissant*, *brioche*,
*vol-au-vent/volovan/boloban
*(esan bezala, egokitzapen ortografikoaren gaia ez dut gaur
jorratuko), *chatka/txatka/txaka,
kabiar*… aspaldidaniko *polboroi*ak, *gâteau basque*, *pudding* eta *plum
cake*, modernoagoak zaizkigun *brownie, tiramisù, panettone *eta *muffin*ak…
azken bolada honetan hain modako bihurtu diren *cupcake*ak… *stracciatella*,
*cro(c)canti… *(inork *tutti frutti *zaporea euskaratzeko premiarik sentitu
al du inoiz?)… *foie gras*, *soufflé*, *panaché/panatxe*, *crêpeak/krepeak*,
*fondue*, *minestrone*, *paella*, *kebab*, *muesli*… guztiak, hitz arras
ezagunak.
Halako batean, esaten dizute Hiztegi Batuak baztertu egiten duela
*albóndiga*.
Hau idatzi du Edorta Agirre (agirredort a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2018
urr. 24, az. (17:58)):
> Hona zalantza larria: erdal unibertsoetako hitz guzti-guztiak zorrotz
> euskaratu behar ote ditugu?
> Nola bereizi gurean repostería, pastelería, dulcería... adibidez?
> Nola eman euskaraz pâtisserie, viennoserie, gâteaux...?
> Ondo ibili,
>
> E.
>
>
> 2018/10/24 11:40(e)an, Ales Bengoetxea igorleak idatzi zuen:
>
> Donostiako Parte Zaharrean, taberna ezagun (eta euskaltzale) batean,
> ogitarteko koxkorrei "bolintxe" esaten zaie.
>
> Bestalde, "nikolasa" izeneko opila (ogi txikia) ere ezaguna da gure
> herrian, eta izen hori du ematen zaio bereziki Nicolasa jatetxearentzat
> egiten zirelako.
>
> Testua Donostiarako balitz, hitz horiek baliagarritzat joko nituzke, baina
> ez dakit zenbateraino izan daitezkeen esportagarri.
>
> Ondo izan.
>
>
>
> Ales Bengoetxea Telletxea
> Euskara Zerbitzua - Hizkuntza normalizatzailea
> Tel: 943 483759
> www.donostiaeuskaraz.eus
> [image: Euskara Zerbitzua - Euskararen Hiria] [image: Euskara
> Zerbitzua - Euskararen Hiria]
>
> [image: Inactivo - Ocultar detalles para Iriarte Oyaga Miren ---24/10/2018
> 09:42:40---Egun on: Bi termino horiek itzuli behar ditugu ga]Iriarte
> Oyaga Miren ---24/10/2018 09:42:40---Egun on: Bi termino horiek itzuli
> behar ditugu gastronomiako testu baterako: "Concurso de montaditos
>
> Nork: Iriarte Oyaga Miren <miren.iriarte a bildua pamplona.es>
> <miren.iriarte a bildua pamplona.es>
> Nori: "itzul a bildua postaria.com" <itzul a bildua postaria.com> <itzul a bildua postaria.com>
> <itzul a bildua postaria.com>
> Data: 24/10/2018 09:42
> Gaia: [itzul] Montaditos y pulgas
> ------------------------------
>
>
>
> Egun on:
> Bi termino horiek itzuli behar ditugu gastronomiako testu baterako:
> "Concurso de montaditos y pulgas".
> Berez, oker ez banago, ogitarteko txikiak dira "montaditos" eta "pulgas"
> direlakoak.
> Irizpiderik bai horiek euskaratzeko?
> Zalantza dugu bere horretan utzi, "ogitarteko txikiak" edo horrelako
> zerbait eman…
> Mila esker
>
> Miren Iriarte Oyaga
> Itzultzailea - Traductora
> *IRUÑEKO UDALA - AYUNTAMIENTO DE PAMPLONA*
> Itzulpen Zerbitzua - Servicio de Traducción
> Gardentasun, Berrikuntza eta Hizkuntza Politikako Alorra - Área de
> Transparencia, Innovación y Política Lingüística
> Zapateria kalea 40, 3. solairua, 31001 Iruña - C/ Zapatería 40, 3ª planta,
> 31001 Pamplona
> 948 420979
> *miren.iriarte a bildua pamplona.es* <miren.iriarte a bildua pamplona.es>
> *traditzul a bildua pamplona.es* <traditzul a bildua pamplona.es>
>
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20181024/cfdf2071/attachment-0001.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: noname
Mota: image/gif
Tamaina: 45 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20181024/cfdf2071/attachment-0003.gif>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: noname
Mota: image/jpeg
Tamaina: 15928 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20181024/cfdf2071/attachment-0002.jpe>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: noname
Mota: image/jpeg
Tamaina: 4130 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20181024/cfdf2071/attachment-0003.jpe>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: noname
Mota: image/gif
Tamaina: 105 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20181024/cfdf2071/attachment-0004.gif>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: noname
Mota: image/gif
Tamaina: 45 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20181024/cfdf2071/attachment-0005.gif>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago