[itzul] Montaditos y pulgas

Edorta Agirre agirredort a bildua gmail.com
Ost, Urr 24, 21:54:07, CEST 2018


Kontua, beraz, nafarreraz erabili duzuen hitz klasikoari helduta, 
"ahamena" edo, agian egokiago,"otamena" (ogi + ahamena) aukeratzea 
proposatuko nuke, generikoki, "arkakuso" edo antzekoetara jo gabe. 
Badirudi "montadito" hori txerrikiz (gehi beste zerbaitez: saltsa, 
piperra, baratxuria...) jantzitako ogi-azpia dela.
Beldur naiz ez ote den bere horretan fosilizatuko euskaraz.
Geroak esango, baina ekonomia oso faktore ahaltsua da eguneroko mintzairan.
Baliagarri gertatu bazaizu...
Ondo izan!

E.

>
>     Egun on:
>     Bi termino horiek itzuli behar ditugu gastronomiako testu
>     baterako: "Concurso de montaditos y pulgas".
>     Berez, oker ez banago, ogitarteko txikiak dira "montaditos" eta
>     "pulgas" direlakoak.
>     Irizpiderik bai horiek euskaratzeko?
>     Zalantza dugu bere horretan utzi, "ogitarteko txikiak" edo
>     horrelako zerbait eman…
>     Mila esker
>
>     Miren Iriarte Oyaga
>     Itzultzailea - Traductora
>     *IRUÑEKO UDALA - AYUNTAMIENTO DE PAMPLONA*
>     Itzulpen Zerbitzua - Servicio de Traducción
>     Gardentasun, Berrikuntza eta Hizkuntza Politikako Alorra - Área de
>     Transparencia, Innovación y Política Lingüística
>     Zapateria kalea 40, 3. solairua, 31001 Iruña - C/ Zapatería 40, 3ª
>     planta, 31001 Pamplona
>     948 420979
>     _miren.iriarte a bildua pamplona.es_ <mailto:miren.iriarte a bildua pamplona.es>
>     _traditzul a bildua pamplona.es_ <mailto:traditzul a bildua pamplona.es>
>
>
>
>

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20181024/e9b36d4e/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago