[itzul] Montaditos y pulgas

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
Ost, Urr 24, 14:11:37, CEST 2018


Jakingarri modura: badago, YouTuben, Arzaki eginiko elkarrizketa bat,
"diferencia entre pintxo, montadito y tapa" izenekoa, zeinean euskal
sukaldaria bereizketa horretaz mintzatzen baita.

Xabier Aristegieta

Hau idatzi du Iriarte Oyaga Miren (miren.iriarte a bildua pamplona.es)
erabiltzaileak (2018 urr. 24, az. (09:41)):

> Egun on:
>
> Bi termino horiek itzuli behar ditugu gastronomiako testu baterako:
> "Concurso de montaditos y pulgas".
>
> Berez, oker ez banago, ogitarteko txikiak dira "montaditos" eta "pulgas"
> direlakoak.
>
> Irizpiderik bai horiek euskaratzeko?
>
> Zalantza dugu bere horretan utzi, "ogitarteko txikiak" edo horrelako
> zerbait eman…
>
> Mila esker
>
>
>
> Miren Iriarte Oyaga
>
> Itzultzailea - Traductora
>
> *IRUÑEKO UDALA - AYUNTAMIENTO DE PAMPLONA*
>
> Itzulpen Zerbitzua - Servicio de Traducción
>
> Gardentasun, Berrikuntza eta Hizkuntza Politikako Alorra - Área de
> Transparencia, Innovación y Política Lingüística
>
> Zapateria kalea 40, 3. solairua, 31001 Iruña - C/ Zapatería 40, 3ª planta,
> 31001 Pamplona
>
> 948 420979
>
> miren.iriarte a bildua pamplona.es
>
> traditzul a bildua pamplona.es
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20181024/da77af3c/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago