[itzul] Montaditos y pulgas

Gotzon Egia gegia a bildua gipuzkoa.eus
Ast, Urr 25, 08:21:53, CEST 2018


> Zalantza dugu bere horretan utzi, "ogitarteko txikiak" edo horrelako 
> zerbait eman… 

Txiki edo handi, kategoria erlatiboak dira beti: norberaren jateko 
ohiturek edo, gehiago behar bada, jalearen goseak neurtuko du zer den 
txiki, zer den handi, jan behar duen horren aurrean.

Nolanahi ere, iruditzen zait erne ibili beharra dagoela sukaldaritzaz 
eta jakiez ari garenean, gaztelaniak neurriz gaindi erabiltzen baititu 
atzizki txikigarriak, nire ustez. Hedabideetako neo-sukaldariei entzun 
besterik ez dago. Kasu honetan, «montadito», noski, ez «montado». Como 
el ajito, la cebollita, el pimientito, los rabanitos, el caldito...

-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.eus
43º 19' 15" N 1º 58' 57.5" W
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20181025/13b99de6/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago